XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Negübürüa ospatürik bihar arratsen Sohütan

Egüberriz gain, aspaldiko beste jei bat hüllantzen ari da: negübürüa. ‘Hebentik' alkarteak bultzatürik, bada jadanik urte zonbait arramaiatzaren 23ko üdabürüan süak pizten direla, mendi eta bixkar tinietan. Negüan, ber maneran, urteko egün llabürrena edo egünen lüzatzea ospatzen da. Aurten, Sohütako plazan dateke hitzordüa. Sü bat piztüko da hor, eta dantzatüko honen üngürüan. Bakoitxak ekarriko düanarekin, jateko eta edateko badateke ere :

Aurten 35 urte eta egingeiez beterik da orano Kanta Xiberoa

'Kanta xiberoa' alkarteak « Mendiz Mendi » izeneko kürra joanarazten dü. Azken 15 urtetan, Felix Laxague züan presidenta. Orai lekükoa Appien Lahoreri eman deio. Alkartearen 35 urteak dira aurten, eta honen markatzeko egingei bat beno haboro badüe, kantaldi edo beste. Orotara, 35 dira aurten alkartean, gizonak haboroxeak bena ororer zabalik da. Xehetarzünak alkarteko bürü berriarekin, Appien Lahore:

20 urteen ospatzearekin batean, beste ikusgarri bat eskentüko deikü Kompany Beritzak

Berritza dantza konpainiak 20 urteak ospatzeko, « Üda batez » izena düan dantza ikusgarria emanen du 2018ko negüan. Hau da jakinarazirik izan bere azken biltzar nausian. « Uda batez » , eüskal mitologia eta tradizionetik abiatzen den balleta da ; Joana Etxartek asmatü ipuinak kontatzen dü 3 egünez igaraiten den drama bat, « Goizean goizik " kantore famatüa delarik ipuinaren haria. Orotara, 18 dantzari haütatürik izan dira, denak Xiberoko dantza eskoletakoak ; koregrafia eramanen dü Fabio Lopez Miarritzeko dantzariak ; taulada moldadüraz eta jauntsietzaz ardüratüko dira, berriz, Juana eta Ddiddue Etxeberri, müsikaz, aldiz, Andde Irabarneko Lankian Bermagian sala bat antolatürik dateke trebatze horientako. Dominique Espil Kompany Beritzako bürüa: Joana Etxart eta Ddiddue Etxeberri « Üda batez » ikusgarriaz:


Joana Etxart eta Ddiddue Etxeberri Üda batez ikusgarriaz :
Lucien Larraus  ‘Jora' k bere lehen diska agerrarazi dü

Bazen urte zonbait horri pensatzen züala, eta düala hilabete zonbait ürratsa egin dü « Zoin eder den arratsean » diskaren grabatzeko. Orotara, 12 kantore, botzarekila bera edo gitarraz lagüntürik emaiten dütü bere lagünekin. Horik dira: Mathieu Uthurriborde, Nadine Elgoyhen, Dominique Bentaber eta Anne Bidalun. Jeremy Garat sohütarraren estüdioan grabatürik, Xibero Bio salgian edo Atarratzeko 'Petit Casino' salgünean atzamaiten ahal da diska hori. Lucien Larraus ‘Jora' :

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek gaüaldi ejerra eskentü deiküe!

Orotara,150 bat jente bildü da Alozen ostirale arratsez, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta artisten emanaldiaren ikusteko. « Baga Biga Higa » izena düan ikusgarriarekin ebili gira 1960. urteetik eta honarat arte, kantagintza eta egoera politikoa aipatzez. Bideo, mintzaldi eta kantoreen bidez eüskal kantagintzaren transmisionearen egitea da, bi kantarien helbürüa. Gaüaldiaz gozatü dira ikusliar-behazaleak, bi kantarien argitarzünekin ; agian kantore haboro gogo honez entzünen züen! Eñaut Elorrieta :


Ikusliar-behazaleak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan