XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

20 urte Muskildiarrek ez düela maskaradarik eman!

Urtarilaren 7an düe lehena emanen, eta « Hur Xenda » azken ikusgarrien ondotik, hots ürrietatik goiti, bertan lotü dira maskaraden prestatzeari. Orotara, 16 jelkaldi eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan handia egin eta egiten jarraikitzen düe. Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko. Hona agerraldi edo jelkaldien egünak: Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi Urtarilaren 14a, igantea: Pagola Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere Barantailaren 25a, igantea: Eskiula Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze Martxoaren 18a, igantea: Lakarri Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe Apirilaren 8a, igantea: Hoki Apirilaren 15a, igantea: Larraine Apirilaren 22a, igantea: Muskildi Xabi Elgart :

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Alozen !

Ez da egün oroz holako kantari famatüen ikusteko paradarik, bena Alozeko ikastolak eta Xiberoko Botzak balentria hori kausitü düe. Gaüaldi oso batetan sartüko da « Baga higa biga » Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek proposatüko düen kantaldi-hitzaldia. Eüskal kantagintzaren barnatzea eta builtaraztea dü helbürü Eüskal Herriko ützülia egiten düan kantaldi honek. 1960ko hamarkadatik abiatürik, ordünko kantoreak emanen dütüe bi artistek, hitzaren hartzez kantoreen artean. Aitzinetik, arratseko 8etan, Eric Alçacebe, Nicolas Urruty, Pascale Elichondoborde eta Jean Louis Bidabe ariko dira giroaren berotzen, eta jentea goizago jiten ahal da ere da ere ikastolako egüberriko merkatüaz gozatzeko. Xehetarzünak Allande Erreçarret, Anne Marie Hastoy eta Maylis Urrutyrekin :


Mikel Markez :
« Dantz’haka » ikusteko azken parada dateke laster

Barkoxeko herriak aurtenko üdan eman düan Dantz'haka ikusgarriaren abentüra ürrentzeala heltzen ari da: abentüaren 16an Lehuntzen emanik beitate eta azkena Maule-Lextarren abentüaren 23an. Dantz'haka barkoxtar gazteak arizale diren ikusgarri bat da, dantza, kantore, müsika, antzerki eta bideo nahasten dütüanak. Patrick Queheille ‘Kanpo'-k dü taldea eraman eta erran behar da orai artino arrakasta ejer bat bildü düala. Ikusgarriak 2 oren irauten dü eta Eüskal Herriko 3 gertakaritan hoinarritzen da: Orreagako güdüka, Matalazen historia eta Gernikako bonbardamentüa. Leküak dagün astelehenetik aitzina salgei dirate, Barkoxeko Vival, Mauleko Xibero-Bio eta Atharratzen Unimarché salgünetan. Ikusgarriaz gain, abentüra hortaz galtegin deiogü berri Patrick Queheille ‘Kanpo'-ri:


Ikastolako besta batzordeen kideak :
Erran Merran, haurrentako libürü berri bat!

Laure Gomez marrazkilariak argitaratü berri dü "Erran merran » izeneko haurrentako libürüa. Erran merran edo mardaila baten historia da. Koloretsü, ümoretsü… lehen-lehena izanen da eüskarazko libürü hau ttipientako, oherat joan gabe! Xibero Bio eta libürütegi ororetan edireiten ahal da. Laure Gomez :

Boliviar antzerki bat bihar Maulen !

Asteazkenean, Boliviako antzerki talde bat Maulera jinarazten dü « Boliviarekin alkartarzüna » alkarteak. Boliviako "Alto Teatro" konpainiak, « Peligro » antzerkia emanen dü. Ikuskizün hontan lan mündüko arrenküra hanitx aipatürik dirate. Inprobisazione hanitx badü Boliviako antzerkigintzak, eta müsika joiten düe ere. Antzezlariak espainolez ari badira, ützülpena ere segürtatürik date. Bada hilabete bat antzerki taldeak Frantzian gaindi emanaldiak egiten dütüala ; Maulekoa azkenetarik bat date. Hitzordüa asteazken gaüan Maule Baitha zinetegian, 8 orenetan. "Alto Teatro"-ren ützüliaren eramailea:


Ondotik, gaüaldiak jarraikiko dü jateko eta edateko beitateke Zinka ostatüan

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan