XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Matalazeri bürüzko libürü bat argitaratürik!

« Matalaz ez balitz zaldiz agertü » Hona zoin izenbürü eman deio bere lehen libürüari, Allande Etchart-ek ! Matalazen denborako gertakarietarik abiatüz historia ttipi elibat bat asmatü dütü idazleak ; Iban personaje baten bidez gertakarien kontatzeko. Ibanek oraiko lekü izenak , ordünko kargüdünen izenak eta artxibetako paper zaharrak bildü dütü. Herexa horiekin idatzi historiek, xiberoan jentea nola kokatü zen eta nola antolatü zen erakusten düe. Eüskaraz eta frantsesez idatzirik da libürüa . Allande Etxart idazlea :

Eüskal Herriko Protestantismak 500urte badütü

Düala 500 urte jadanik, protestantisma edo higanautgoak errelijionea iharrausi züan. Ipar Europatik abiatürik, Europa osoan hedatü zen. Eüskal Herrian Xiberoko gaintitik heltü zen, Biarnoko aüzoek ekarririk, bereziki Nafarroako Margarita eta Joana Albretenganik. Baxenabarre eta Xiberoa dira, arren, lehen-lehenik izan erreforma hortarik honkirik. Eüskarazko lehen izkiribiak protestantismatik abiatü dira, Joanes de Lizarraga izeneko jaunak testamentü berriaz egin ützülpenetik hasirik. Gerla, bakearen egite eta berriz ere gerla… orohar, haatik, eüskaldünak abilki jokatü ziren errelijioniarekin eta ez zen beste eremü haboroxeetan bezain beste basakeriarik agitü heben. Jean-Louis Davant:

De Bela Mauleko zaldünaren pastorala abiaturik da!!

Maule-Lextarreko 2018ko pastorala antolatüko düan alkartearen administrazione kontseilüak lehen bilküra egin dü, lanaren presentatzeko. Haütü inportantenak hartürik izan dira pastoralaren plantan ezarteko. Lehen lehenik errejenta. Jean Fabien Lechardoy date berriz ere, düala 13 urte bezala. Bere lagüntzeko Jean Louis Aranburu eta Pascale Elichondoborde ariko dira kantarien eskolatzen eta Aline Elgoyhen eta Martine Beheregaray dantzariak trebatüko dütüe. Erramun Garzia-Zabalegik beste behin ere arropak asmatüko dütü. Bere azken pastorala datekeala jakinarazi dü. Jean Bordacharrek izkiribatü düan 'De Bela zaldüna' en trajeria lantüko düe algerrekin. Eüskararen inportantzia ere aipatürik izan da behin beno haborotan eta bekan agitzen dena ere, bilküra osorik eüskaraz iragan da. Jojo Malharin alkarteko bürüa :


Jean Bordaxar idazlea :

Jean Fabien Lexardoi errejenta :
Eüskal Herriko bertso txapelketa Maulen bihar!

Neskenegün hontan, Mauleko Jai Alaian, Eüskal Herriko bertso txapelketaren finalerdiak dirate. Arrestiriko 5 orenetan hasiko da, 3 oren iraünen düan lehiaka. Beñat Gaztelumendi, 2013an finaleala heltü zena, Benat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabalen artean eginen da zoin nausitze eder hau. Bertsolariak notatürik izanen dira eta eginen diren zonbanakek balio ükenen düe Finalean sailkatzeko. Finalerdi honentako, 1500 bat lekü baizik ez dirate eta jadanik 500 beno haboro saldürik izan dira. Finala abentüaren 17an igaranen da, bena hartara joaiteko ez da haboro lekürik baratzen. Neskenegün hontako leküak salgei dira Xiberoko Botzean, 15 eurotan. Ikastolak ere bazkari bat antolatzen dü, lehiaka aitzin, Sohütako gelan. Izenaren emaiteko : 06 81 81 14 39 telefona zonbakiala deit. Neskenegün hontakoaz xehetarzünak hartzen dütügü Xan Alkatekin :

Xiberoa zinez xiberoko film ekoizleekin nausiki.

Xiberoa Zinez egünak laugerren aldikoz antolatzen dütüe Hebentik eta Maule Baitha alkarteek. Ostirale eta neskenegünean iraganen dira. Dokümental eta fikzionetaz gain llabürmetrajeak ere badirate. - Xiberoa zinez ostirale arrratsez abiatüko da «L’indomptable » dokümentalarekin. Hau, Federica Montseny zenaz, hots katalandar anarkista eta aitzindariaz mintzo date. 21:00etan Maule Baitha zinegelan. - Biharamen goizan, Pette Etxebarriaren lau laburmetraje ikusgei dirate Maule-Lextarreko Hondarearen Etxean, 09:00etarik 13:00etara. -Arrestiritan, Zamalzain fikzionea, 18:15etan Maule Baithan, Jean Marc Cachenaut aktür gisa ariko delarik. Arratsez, The Open fikzionea Marc Lahore xiberotarraren lehen lüze metrajearen aitzin-agerraldia. Neskenegünean edateko eta jateko badate, eta filmegileak hor dirate galtoer arrapostü emaiteko. Bestalde, azaroaren 12an, Oihan eta Elsa Oliarj-Ines anai-arreben Oihaneko zühainetan obraz filma eta kontzertü badirate. Mixel Etxekopar :


Peio Cachenaut :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan