XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Müsika klasikoaren entzüteko parada igante hontan!

Lehen aldikoz Baionako kontserbatorioko Orkestrak emanen dü kontzertü bat Maulen igante arrastiritan. Lehen partean, entzünen da Talde Goxoa, Jean Francois Tisner kantariarekin, hontan euskaldün eta gaskoin kültürak üztartüko direlarik. Bigerren partean, Antonio Vivaldiren 4 sasuak obra emanen da Marina Beheretxeren moldadürarekin, eüskal soinütresnekila emanen beitüe. Xehetarzünak oro Mixel Etxekopar müsikalariarekin:


Kostaldeko orkestraren komünikazio ardüradüna, Kattalin Dalat :
Kirigami erakuska eta ikastaldi bat!

Monica Ugarte margolariaren obrak dagün abentüaren 15eala artino ikusgei dira Mauleko Mediatekan. Monicak bizi osoan marrazki eta margoak egin dütü eta azken bi urte horietan 'Kirigami ‘ deitzen diren paperezko zizelkatzeetan abiatürik da. Erakuskaz gain, ikasgia elibat proposatzen dütü, hauk ere Mauleko Mediatekan. Azaroaren 15ean igaran da lehena, arrakasta hanitx üken düana; ondokoa azaroaren 25ean date, goizanko 10:00etatik goiti. Ikasaldi horiek bi oren irauten düe eta 8 urte beno haboro düen ororer zabalik da. Haatik, 15 jenter mügatürik da eta jadanik zonbaitek izena emanik düe. Arren, interesatürik bazidee, deit ezazüe 05.59.28.78.88 zonbakiala. Monica Ugartek xehetarzünak ekarten deizkü

Arrakasta handia bildü dü Basahaideak dokümentalak

Elsa Oliarjek dohain bat badü filmen egiteko! Hala zer entzüten ahal zen barda Maule Baitha zinegelan. 'Xiberoa zinez’ antoladüraren barne, Elsa Oliarjen bigerren filma erakutsirik izan da han. Bere anai Oihanek moldatü diska baten ekoizpena dü « Basahaideak » izeneko dokümental hau, France 3 eta ETB kateetan igaranen da ondoko hilabetetan eta atzo zen bere lehen-lehen agerraldia, igaran astean orano labean beitzen!... Balinba ondoko hilabetetan beste zinegeletan ere igaranen da. Atzoko filmaren ondotik « Oihaneko zühainetan » izena düan diskan parteliant diren kantari elibaten xüxenka kantan aritze bat badateke. Elsa Oliarj-Ines filmegilea :


Püblikoaren iritzi zonbait :

"Non" filma arrats hontan Maulen!

Hainbat urte hontan antzerkian ari delarik, « Le petit théatre de Pain » konpainiak, zinemaren mündüala jauzia egin dü. NON deitzen da bere lehen fikzione lüze metrajea. Greba mugimentü lüze bezain einhagarri baten ondotik, langüne batek bere bortak zerratzen dütü, langileak etsitürik ütziz. Zerratü den gaüan berean, polizak langile bati alkohol heinaren neürtzeko probaldi bat eginarazi nahi deio, bena hau oldartüko da eta probaldiari üko eginen. Hortik hasiko da Western ürbano eta komedia beltzetik badüan filma. Gaur Maule Baita zinemagelan hedatürik izanen da, Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs filmaren egileak hor diratekealarik. Ximun Fuchs :

Basahaideak dokümentalaren aitzin estrena igante hontan

« Xiberoa zinez » egünak arrahorra dira astebürü hontan. Igantean, « Basahaideak" filma dokümentala ikusgei date. Elsa Oliarj-Ines-ek filmatu dü Oihan bere anaiak muntatü düan egitasmüa, hots "Oihaneko zuhainetan” diskaren moldatzea. Hala, Xiberoko dozena bat kantari nolaz eta zentako kantan hasi eta jarraikitzen düen ikusiko dügü, besteak beste. Arren, « Basahaidea » dokumentalaren ikusteko, hitzordüa igante arrestiriko 6etan emanik da. Ondotik, kontzertü bat badate eta hor xüxenka ariko dira « Oihaneko zuhainetan » diskako kantariak. Horik oro Mauleko Maule Baitha zinegelan. Azkenik, trago baten edateko parada badateke, Zinka ostatüan. Xehetarzünak Elsa Oliarj-Ines filmegilearekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan