XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Pastoralaz gain beste ikusgarri bat Maulen 2018an!

Xiberoko Zohardiak ikusgarri bat emanen dü dagün apirilaren 30ean. Oihergiko kontea date züjeta. Oren bat eta erdi iraunen düan emanaldi bat nun dantza, kantorea, argazki eta antzerki üztartürik diratekin. Nahiz eta zonbaitek xedea untsa gogozkatü, igaran asteazkenean aurkeztürik izan da Xiberoko Zohardia alkartekoeri. 45 bat jentek parte hartzeko leküa balüküe. Eta justoki nahiantak txerkatzen dütü alkarteak. Dagün bilküran dena finkatü gei düe, azaroaren 6an, 20.30tan Mauleko parropian. Ondotik hasiko dütüe errepikak. Xehetarzünak Frantxoa Caset-ekin :

Dantza tradizionalak dantzatzeko parada bihar Irabarnen!

Neskenegün hontan Aitzina Dantzak alkarteak dantzaldi tradizional bat antolatzen dü irabarneko jauregian ! 5 urte ari dela alkarte hau mündü osoko dantza tradizionalak erakasten mauleko gela batetan. Urtez urte jente haboro bildü dü eta aurten 50 bat ikasle dütü. Eüskal dantzetaz gain, flandriar, gaskoi, biarnes, irlandes… dantza ikasten dütüe. Lehentze neskenegün hontan antolatzen düe egünaldi oso bat irabarneko gaztelüan. Ikastaro batekin arrestitan, jadanik beterik dena, aihari bat arratsan eta ondotik dantzaldia. Biarnes 2 talderekin : Papar'oc eta Huec izenekoak. 8 euro balio dü sartzeak 9 orenetan hasiko dena irabarneko gaztelüan. Xehetarzünak oro Jerome Etchemaite alkarteko presidentarekin :

Pitzgarri parropiako gazteen elkarteak bere sartzea egiten du !

Bakantzetan abiatürik ürrietaren 30an eta azaroaren 2an eta 8an hitz ordü bereziak dütü. Beren aktibitate nausietan, “ACE” deitzen den haur katolikoen kluba arrabiatü da astearte gaüez. Astean zehar asteazken arrestiez zabalik egoiten da beren egoitza oroer batzarriaren egiteko. Orrokorki aktibitate oroek arrakasta badüe. Arrenkura nausietan, alkarte orroetan bezala, sos eskaza aipatzen da Diozezaren sos lagungoa apaltü beita, eta bortxaz ere urte oroz antolatzen dütüen xedeak honkirik izanen dira. Babeth Elissondo eta Manon Chapar langileak :

Mauleko libürütegia arraberritürik, hitzordü bat proposatzen dü bihar!

Lau hilabetez zerratürik egon ondoan Mauleko libürütegia arra freskatürik, berriz zabalik da, bena eüskararen presentzia segürtatzen züan Maider Bedexagar gabe ! Berriz abiatürik, aste ondar hontako hitzordü bat eskeintzen deikü. Madagazkarreko müsikalari den Jean Pisotaz, Geneviève Marceau margolariak egin BD edo marrazki bildüma bat aurkeztürik date, eta müsikalariak berak, prestatzen ari den ipuin müsikatü baten aho goxoa eskeiniko dü, Alain Larribet Occitentadar müsikalariarekin.. BDaren aurkezpena, gaur berean, 18/30 tan libürütegian, eta ipuin müsikatüa, bihar, 21 tan Maule Baitan, Prezioak 7 eta 5 €tan… Beatrice Lahargoue :


Chrystelle Mange :
Davidenea arraberritürik!

Atarratzeko parropiaren Davidenea etxe arraberritüa estrenatürik izan da igante egüerditan. 50 bat fededün egon dira mezatik landa Jeannot Etxeto apezaren hitzaldiaren jarraikitzeko. Orai kateximaren erakasteko 5 gela dütüe Davidenean, baita ere gela handi bat talde handiagoen errezebitzeko. Leküko alkarte zonbait ere interesatürik dira egoitzaren baliatzeko, hara nola Yoga egiteko edo dantzaren erakasteko. Xiberoko fededünek emanik 500 000euro ezarri dütü paropiak Davideniaren arraberritzeko. Herriko etxeak bere aldetik etxe aitzineko auto aparkagiak berantolatüko dütü ondoko hilabeteetan. Jeannot Etxeto apeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan