XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Uztaro ederlankiako obrak ikusgei dagün 3 asteetan

Üztaro ederlankiak bere azken 2 urteetako ikasleen obrak ikusgei ezarri dütü Maule-Lextarreko Hondarearen Etxean. Neskenegun hontatik goiti, azaroaren 4ala arte, 3 astez ikusgei dirate. Teknika desbardinetako margoak, maskak eta besterik ere badira. Kurtso bakoitx 10/15 parte-harzale bada, astearte arratsez edo neskenegün goizaz. Bestalde Uztarok webgune berri bat badü. Pette Etxebarria Üztaroko langilea :

Hur Xendaren ikusteko azken parada bat baratzen!

Hur xenda ikusgarria Muskildiarrek emanen düe neskenegün huntan, azken aldikoz , Goierri esküaldean den Idiazabal herrian. Kultur saileko xede honen ondorioz eta harremanak aspalditik direlakoz, bi herriak biazkatze xede baten lantzen ari dira. Hur xenda ikusgarrian ,dantza eta kantoreekin ,transmizioa lantu düe ,haur eta adinetakoen arteko harremanak aipatzez. Ikusgarria 3 aldiz emanik izan da Xiberoan eta erran bezala, azken emanaldia Idiazabaleko kiroltegian neskenegun arratsan 9 etan. Xabi Elgart parte harzalea orai arteko bildüma egiten deikü :


Ioritz Imaz Idiazabaleko aüzapeza :
500 bat nafartar Gürsen bisitaz ebili dira

Bost ehün bat nafartarrek Gürseko zerrategi ohiala bidajea egin züen iragan neskenegünean. Horietarik ziren Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko president anderea, bai eta Nafarroako aüzapezen batzordebürüa. Nafarroako Gobernüak memoria historikoaren üngürüan egiten düan lanarengatik ziren hor. Espainako gerla zibeletik ihes egin nahiz, 6.000 eüskaldün Gürsen zerratürik egon ziren, harien artean 500 nafartar. Uste züelarik batzarrigüne batetara eramanik zirela, alanbre eta zaindariz üngüratürik zen zerrategi batetan kausitü züen beren bürüa. Güne hortan, hilak ere izan ziren. Oroitzapenen arrajinaraztearekin, nigarrak ikusten ziren familiakoen begitartetan. Horietako hanitxentako historia ezezagüna zen, non eta zonbaitek, berriki, prentsaren bidez düen jakin beren familiakorik Gürsen izan zela… Urtetan Nafarroako eta Espainiako gobernüek gorderik etxeki nahi izan düen errealitatea da berriz memoriala ekarri, iragan neskenegünean Gürsen, estrenatürik izan den oritarri batekila. Uxue Barcos Nafarroko lehendakaria :


Lekükotarzün zonbait :

Asun Larreta :
Guatemalako haurren lagüntzeko kontzertü bat bihar

"Mundo unido » izeneko alkartea Guatemalako gazteen sustengüz sortü dü Basabürüko Guillaume Hastoyek, beste bi eskola lagünekin. Urtoroz, egüberriko bakantzentako Guatemalako herri ttipi batetara hüllantzen dira opari ttipi elibaten eskentzeko haur praubeer. Hanko bedezi batekin harremanetan dira lagüntza horren emaiteko. Egüberri hüllantzen ari dela-eta, süstengü gaüaldi bat proposatzen düe Prefosta alkarteak joanarazten düan Atarratzeko trinketean eta hori bi talde berrirekin: Halabeharra eta Antton Larrandaburu. Hitzordüa, ostirale hontan (eman data), 21:00etan, Atarratzeko trinketean. Guillaume Hastoy:

Hatsa dantza ikusgarria bihar Maule-Lextarren!

‘Hatsa' dantza ikusgarria ikusgei da neskenegun gaü hontan Maule Baitha zinegelan. Mauleko Kültüraroa hitzordü horrekin abiatzen da. Dantzari eta müsikalariek herri dantza, dantza garaikidea eta antzerkia üztartzen dütüe. Hein gorako 12 dantzari eta 5 müsikalarik parte hartzen düe. Arrakasta ejerra biltzen ari den ikusgarri bat da. Ikusgarria, arratseko 9 orenetan hasiko da. Julien Corbineau dantza züzendaria:


Chrystelle Mange kültüra ardüradüna

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan