Laborantxa - Üngüramena

Axuria koperatibak urte eder bat kauxitü dü

Axuria kooperatiba covid planetaren krisa beno lehen egiten züan saltzea egin dü aurten.

Hüllan 46 000 axuri saldürik , üsatüzko heinealat arrajin da merkatüa.

Behikiaren saltzea ere sekülazko osagarri hunean da.

Salmenten 100ko 60a jatetxekin egiten dü kooperatibak ;

Hartakoz izan diren konfinamendü ala etxen egoiteko manüak hein bat untsa gainditü dütüe.

Merkatü berrien txerkatzen jarraikitzen düe, hartakoz ere biologikoan abiatü dira.

Erran behar da Axuria kooperatibaren laborari partelianten 100ko 5a biologikoan sartü dela berriki.

 

Peio Quihillalt axuria koperatibako presidenta: 

00:00
00:00
00:00
Previous Next

Zalgize Doneztebeko « etxe gazna » kooperatibaren gaztantegiaren bastimentu berria estrenatürik izan da neskenegun hontan.

150.000 euro inbertitürik izan dira handitze hortan.

Thomas Arancet:

00:00
00:00
00:00
Previous Next

Negüan erle hanitx galtzeaz gain, üda hitsa izan da eta ezti güti bildü da.

Jean Beaudéant Urdiñarbeko erlezaina: 

00:00
00:00
00:00

Gaztainatzeen eritarzüna desagertü baldin bada, varois haatik ez.

« etxe gazna » zalgizeko gazitegiaren lanak ürrentürik dira !

Zalgizeko gatzitegiak bere « crowfouding» ala sos eman düen lagüntzaleak eskertü nahi dütü orai.

Hartakoz, neskenegün goizan kümitü bat üken düe süstengazale oroek, gazna txestatze batetan parte hartzeko estrena ofizialarentako.

Merkatü ttipi bat izanen da ere nun ere gaznak saldüko diren.

Zalgizeko « etxe agzna » deitzen den gatzitegian 3langile .

30 bat gazna salzale jüntatzen dütü gazitegiak.

Bestalde,  hogei bat autokontsumizale hotx gazna saltzen ez düen gazna egileak ere horrat gaznak ekarten dütüe.

30  000 EURO bildü züen crowfounding horri esker.

 

Thomas Arancet: 

00:00
00:00
00:00
Oraikoan ardiak oro eraitsik dira!

400 bat jente bildü dira Ligin OSSAU IRATI AOParen 40 urteen ospatzeko. Ardi erastearen besta batean antolatürik zen Buru Beltza alkartearekin.

Buru Beltza ardi hazleen numbrea ttipitzez doa, eta OSSAU IRATI AOPkoek ardi arraza honen importantzia azpimarratzea erabaki düe.

Üdako sajua ontsa igan da artzainentako, ebiak ardien bazka segürtatü dü, eta neskenegün goizan ardi salduak mendietarik eratsi dira.

CNAOL 51 gazna sormarken ordezkariak Xiberoan bildü ziren azken egünetan, eta OSSAU IRATI AOParen bestarekin biltzarra ürrentü düe.

Amaia Patalagoity han zen:

00:00
00:00
00:00