XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko kabale ehogiako lan baldintzak salatü dütü abokatak

Berririk gabe dira Maule-Lextarreko kabale ehogian abereak bortizki hiltzen filmatürik izan ziren hiru gazteak. Oritzen gira 2016ko martxoko gertakari hurak, L214 alkarteak filmatü zütüala. Oihartzün handia üken züan bideoak, eta proküradoreak aitzin-ikerka bat abiarazi züan hiru langileen kontre. Antoine Tugas abokatak jakinarazi dü, bideo-irüdi horik izigarrikoak izanik ere, egitate horien gibelean diren lan baldintzak ez dira ahatze behar. Hala, langile eskasa, zalhe lan egin beharra, habororen ekoizteko, eta traza txarreko tresnak ere salatü dütü abokatak. Ürrentzeko, hiru langileek ere auziala salatze bat egin düe, berak jakinean izan gabe filmatürik izan beitira. Antoine Tugas abokata:

I-ener süstengatzen dü Atarratzeko kontseilüak

Atharratzeko kontseilüan aitzinkontüak eta iheslariez gain, erabaki düe “I-ener" energia kooperatibako xedearen süstatzea. Xede hori delarik, energia sailean ahal bezain beste beregain bilakatzea. Hortarako, eki-panelak jarri gei dütüe, Atarratzen. Bestalde, Barkoxeko Ühartea etxaltearen süstatzeko mozione bat izenpetü düe zinegotxiek. Eüskal Hirigüne Alkargoak eüskararen esküdüntza har dezan ere bozkatü düe, bai eta Linky kontagailüaren zabaltzearen kontre joaiteko ere. Jüntaren llabürpena Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapezarekin:

Anita Lopepe eta Eric Etxart EH Bairen izenean lehiatüko dira Legebiltzarrealako bozketara

Anita Lopepe Baxenabartarra date Pirineo Atlantikoko 4.bozka eremüko EH Bairen haütageia, Eric Etxart Urdiñarbetarra dükealarik ordezkari. Eüskaldün, ekologista eta exkertiar bezala aurkeztü düe beren haütageitza. Hüllaneko dinamiketan bermatzen düe beren eskentza politikoa. Izan dadin laborantxarentako ala ekonomia zabalago batentako edo ekologiarentako, lekükoi pentsatü behar dela üdüritzen zaüe. Jentartean diren desplomü handien xüxentzeko, hontarzünak eta lana behar direla partekatü dioie. EH Bairek, Jean Lassalle oraiko depütatüa eta haren ordezko den Barthelemy Aguerre ez dütü haütagei egoki bezala ikusten, ez direlakoz ez euskal institüzione berriaren alde ez eta bakegintzako ürratsetan parteliant izan. Macronen mügimentüa ere ez dü hontzat hartzen, pentsatzen beitü bere politika liberalak min eginen deiela 4.bozka-eremüko lürraldeer. Anita Lopepe :


Eric Etxart :

Atharratzeko kontseilüan aitzinkontüak eta iheslariez gain, erabaki düe “I-ener" energia kooperatibako xedearen süstatzea. Xede hori delarik, energia sailean ahal bezain beste beregain bilakatzea. Hortarako, eki-panelak jarri gei dütüe, Atarratzen. Bestalde, Barkoxeko Ühartea etxaltearen süstatzeko mozione bat izenpetü düe zinegotxiek. Eüskal Hirigüne Alkargoak eüskararen esküdüntza har dezan ere bozkatü düe, bai eta Linky kontagailüaren zabaltzearen kontre joaiteko ere.
Jüntaren llabürpena Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapezarekin:

Anita Lopepe Baxenabartarra date Pirineo Atlantikoko 4.bozka eremüko EH Bairen haütageia, Eric Etxart Urdiñarbetarra dükealarik ordezkari. Eüskaldün, ekologista eta exkertiar bezala aurkeztü düe beren haütageitza. Hüllaneko dinamiketan bermatzen düe beren eskentza politikoa. Izan dadin laborantxarentako ala ekonomia zabalago batentako edo ekologiarentako, lekükoi pentsatü behar dela üdüritzen zaüe. Jentartean diren desplomü handien xüxentzeko, hontarzünak eta lana behar direla partekatü  dioie. EH Bairek, Jean Lassalle oraiko depütatüa eta haren ordezko den Barthelemy Aguerre ez dütü haütagei egoki bezala ikusten, ez direlakoz ez euskal institüzione berriaren alde ez eta bakegintzako ürratsetan parteliant izan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan