XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Huraren küdeantza 2018ko urtarilatik goiti Eüskal Hirigüne Alkargoaren eskü date

2018ko urtarilatik aitzina, edateko huraren küdeantza, Eüskal Hirigüne Alkargoak hartüko dü. Legeak manatzen düan bezala, 2020. urteko alkargoek behar düe beren gain hartü huraren küdeantza, orai artino herriek edo herrien arteko botingoek züelarik hori joanarazten. Küdeantzan, ontsalaz, ez da kanbio handirik izanen, esküalde bakoitxetan diren langileek jarraikiko beitüe. Huraren prezioetan, aldiz, bardintze bat izanen da Ipar Eüskal Herri osoan eta orohar hurak merkeago izan behar lüke. Maule-Lextarreren kasüan, hala izanen da, orai artino herriak bere hura « régie » delako egitüra püblikoaren bidez küdeatzen züalarik. Maule-Lextarreko aüzapezaren ustez, sare handiago batetan izateak, badü beste interes bat, hots teknika esküarteko haboro izanen da eta arrenküra gütiago herrientako. Mixel Etxebest:

Maule-Lextarreko herria lilistatzearengatik saristatürik

Departamentüko 22 herri saristatürik izan dira beren herrietako lilitegietan egiten düen lanarengatik. Maule-Lextarrek sari bat irabazi dü. Ez da lilistatzea baizik kontütan hartzen ; ikusten da zer lan eramaiten den bazterren intretenitzeko, üngüramenaren errespetatzez. Maule-Lextarreko herriak 4 urte hontan indarrak egiten dütü sail hortan ; 3 langile trebatürik izan dira eta kanpoko aholkülari baten lagüntza ere bada. Ez da haboro erabilten ekei kimikorik, hurari kasü egiten da ; soro lilistatüen esprabüa egin da aurten Irabarneko jauregian eta holaz ez da belarra mozten aste güziz ; audela, herritarren parte hartzea ere galteginik izan da, beren etxe üngürüak xahü etxek detzen. Hots, jentea sensibilisatürik da eta ondoko ürratsa izanen da herritarrer galtegitea parte har dezen beren etxeen edertzen. Mixel Etxebest aüzapeza:


Martine Etxebarne haütetsia :
Gure memoria historikoaz egunaldia antolatzen dü EGI-k

Iparraldeko eta Gipuzkoako EGIkoek, (PNV edo Euzko Alderdi Jelzalearen gazte mugimentüa) “Gure Memoria historikoa” deitzen den hitzordü bat eskentzen düe azaroaren 4an. Memoriaren arrabiltze lan hortan, Jean Ybarnegaraietaz ariko dira. Uharte Garaziko seme, Lehen Mündü Gerla eginik, hantik kapitain elkirik, Espainiako, Mola jeneral frankistaren lagün eta Petainen gobernüan izana. Harek zütüan 1936ko eüskal güdari aberzaleak Gürseko zerrategian tinkarazi. Bigerren Mündü Gerla ürrentzean, kolaborazale izateagatik epaitü züen. Uharte Garaziko aüzapez egonik, Maule-Lextarreko depütatü ere izan zen, eta mündüko pelota federazionearen sorzale. Azaroaren 4ko goiz partean, 09:00etan, Gürseko zerrategia bisitatüko da, eta 11:00etan, Mauleko Zerbütxügünean, Gürseko zerrategiaz dokümental bat hedatürik dateke. Azkenik, Jean Ybarnegaraietaz hitz eginen da. Azaroaren 4ko hitzordüa eüskaraz igaranen da, bena utzülpen batekin nahiantentako. Itxaro Bethart :

Süstengü egünaldi bat igante hontan Zinkan!

Igante hontan, Pinar Seleken aldeko bazkari herrikoi bat antolatürik da Mauleko Zinka ostatüan. Pinar Selek türkiar errefüxiatu bat da, soziologoa ofizioz, antimilitarista, feminista eta baztertüen alde borrokatü dena. Jüstoki, borrokan aritze horrengatik, 4 urterentako preso ezarririk izan da Türkian. Ondotik, orai düala 15 urte, Frantziara ihes egin züan. Haren alde, bazkari herrikoi bat plantatüko da Zinkan eta honen ondotik kazetalari batek Türkian agitzen denaz berri emanen dü. Ürrentzeko, arrestiriko 3 orenetan, kontzertu bat badate eta Yohan Villanuak olerki zonbait irakurriko dütü. Sarrionandia, Anari, René Depestre, eta palestinar, armeniar eta bestetariko olerkiak irakurririk eta musikatürik dirate. Hortarako, 3 müsikalari badirate ere, Türkia eta ekialdeko müsika tresnekin. Yohan Villanua antolazalea :


Iganteko kontzertüaren aitzin txestatze bat :
Basabürüko geroaz gogozkatü da astehartean!

Prefosta alkarteak Basabürüaren geroaz eramaiten düan lana jarrikitzen dü. Lehen bilkura bat egin zen düala bi aste, non ere Basabürüko alkarteak zerrendatü ziren. Eta bigerren bat egin da astearte gaü hontan. küumita hanitx egin eta, jendea jin da nasaiki. Haütetsi zonbait bena geienik Alkarte desbardinetako 60 kide hor ziren bilküran parte hartzeko. Zer gune bazen elkarten beharrer arrapostü emaiten ahal zirenak aipaturik izan dira. Eta lana aitzinatu da, xiberoko beste bi güneetan bezala (Barkoxe eta Sohutako lizeoan), lan konkretüa abiatuko beita. Hiru lan talde edo komizionen sortzeko gogoa bada, non ere nahiantek beren izena emaiten ahalko diren. Orai basaburuko jendeer da, nahi düen gero baten sortzeko indarren egitera. Jean Phillipe Petit Apoloborda Gamereko aüzapeza :


Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza :

Mathilde Caraminot Prefosta alkartekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan