Berriak

Haur sobera Atarratzeko eskolan, osagarri etxean edo bedezien günea lanetan eta ez aski lekürik hilherrian… Arrenküra oroetarik aipatü da Atarratzeko azken kontseilüan. Eskolan hasteko, beharko da manera batez edo bestez lekü ediren 67 haur beitira aurten. Ondoko xedeer so, Atarrratze sartü da “Fenics” deitzen den xedean, hiri zentroaren arrabiziazteko. Oroen parte hartzearekin bai herritarrak eta bai alkarteak, ideiak elki dira plazaren arrantolatzeko, ühaitz bazterraren edertzeko edo orano gaztelüaren arraberritzeko gogoa. Xehetarzünak Arnaud Villeneuve aüzapezarekin :
Azken biltzar nausian, presidentordea eta bülegokoak ere izendatürik izan dira. Jünta hortan parte hartü dü Eric Narbaitz-Jaureguy jaunak, Eüskal Hirigüne Alkargoaren ordezkari gisa. Ezen, SAEP sindikat misto bat da, zoinetan Eüskal Hirigüne Alkargoa kide den. Jüstoki, Eüskal Hirigüne Alkargoa SAEPtik elkiko denez, 2019an Xiberoko partxuergoa desagertüko da. Horrek erran nahi dü huraren prezioa apaltüko dela, 2019an. Bestalde, SAEP sindikatak, hiru obra nausi badütüke 2018an, orotara 1,68 milioi euro kosteko direnak. Obra hauk hur sarearen arraberritzeko dirate, bereziki Sarrikotapean eta Ezpeizen. Eüskal Higüne Alkargoako ordezkari den Eric Narbaits-Jaureguy :
TIGA izena düan lehiakatik baztertürik izan da Eüskal hirigüne Alkargoaren egitasmüa, bena halerik ere beste biderik ikertüko dela xede horren diharüztatzeko hitzeman dü Michel Etchebest, alkargobürüorde eta egitasmüaren eramaileak. Orotara, 117 lürraldek parte hartu düe lehiakan eta horietarik 20 haütatürik izan dira. Eüskal Herriko dosiera, hatsarre batez sailkatürik balin bazen, Michel Etchebesten ustez, ondotik da baztertürik izan, Frantziako Lehen ministroaren heinean trenkatürik izan ondoan. Haütaturik izan diren 22 dosierak esküalde edo alkargoa handiek eramaiten dütüe eta pezü politikoak ere zerbait ikusteko badü haütatürik izate edo ez izatean. Eüskal Alkargoak laborantxaz düan egitasmüaren aitzina eramaiteko, hitzordu bat hartürik dü jadanik Parisen, « Caisse des dépots » banka püblikoarekin eta esperantxa bada gainti hortarik sosa bildüko dela! Michel Etxebest:
Pirinio Atlantikoak departamentüko sü-ehaileak biltzen dütüan SDIS erakundeko bürüarengana joan gira 2017ko urtean agitüetzaz berri biltzeko. Joanarazten dütüen lanez argibideak eman deizkü, hala nola gazteen artean sü-ehaile izateko bokazionea pizteko egiten dütüen lanak edo Nafarroa, Gipuzkoa eta Arragoiarekin bürütü nahi den egitasmü bat. Europako POCTEFA programaren barne, 'Alerte' izeneko egingeia aitzinarazten beitue. Xedea delarik Donibane Garaziko herrian 4 esküaldetako sü-ehailentako formazione güne baten sortzea. Eta honen obrak hasi behar lükee, 2019. urtean. Horrez gain, 2017. urteaz ondorioztatze baikorra egin dü SDIS-ak, beste departamentüetan ez bezala, hebenkoan sü-ehailen zonbata handitü beita. Bena, halere, bortü esküaldeetan sokorrien hobetzeko orano badela lan aitortü deiküe. Pepela Mirande SDISeko bürüa:
‘Liberté’ izeneko aldizkariaren agiantzen püntüan ohartarazi da düala berrogei urte sortü zela, exkerreko ideien defendatzeko, beste ikuspegi sozial eta politiko baten ekarteko. Louis Labadok azpimarratü dü jentea 'Liberté' aldizkariari etxekirik zela, proba gisa emanez, aurten bildürik izan den 8.000 €ko sos lagüngoa heina. Haatik, aitortü dü ere Mauleko alderdi komünistaren militanteak zahartzen ari direla, eta zaila dela gazteen biltzea. Gehitü dü, konprenitzen züala hebenko gazteria aisago hüllantzen zela eüskaldün ideier, bena berak dionaz hori ez da aski. Uste dü gazteen biltzeko, Frantziaren heinean beharko dela politika berresküratü, gero günean-güneka gazteen jinarazteko… Mementoko, alderdiaren helbürü nausia Mixel Etxebest eta bere ekiparen Herriko Etxetik kanpo ezartea da. Ez dü aldiz oposizionekoen arteko aliantzarik oraidanik ikusten. Louis Labadot :
