XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Bi Maulek elkar lan egiten jarraikitzen düe

Xiberoko Maule eta Deux-Sèvres esküaldeko Mauleren arteko parezkatzeak beste ürrats bat egin dü eta bi aüzapezak errezebitürik izan dira Akitania berriko egoitzan. Esküaldeak ; bordeleko egoitzan, totem edo 2 hirien sinbolo bat ezarriko dü, Maulen egin espartina berezi bat erosiko eta bi laborantxa lizeoen arteko xede pedagojikoak lagüntüko dütü ! 2016 an abiatü zen 2 hirien arteko partaidetza, 510 km balinbada 2en artean nahikünte azkarra düe alkarrekin lanean aritzeko. Mixel Etxebest aüzapeza :

Brasiletaz eta Movimiento Sin Tierras mugimentüaz mintzaldi bat Zinkan

Brasilen bada laborantxako lür peza ederrik. Alta parte hon bat ez Bresildarren eskü. Nahiz Bresileko konstitüzioak, funtzio sozialak betetzen ez dütüan lür jabe bat lür horietaz desjabatü ahal, errealiatea bestelakoa da. Monsanto, Bayer Nestle bezalako munstroak dira laborari eremüen jabe. Horier bürü egiteko, « Mugimientu sin tierra « bezalako alkarteak sortü dira Brasilen, helbürüa direlarik Multinazionalen jabe diren lurren oküpatzea eta erabiltea. 2 milioi Bresildarez goiti borroka hortan ari dira. Hortaz berri emaitera agertüko da Askapena mugimentü internasionalista euskaldüneko kide den Jaione Dorai, ostiral arrats hontan mauleko Zinka ostatatüala… 8etarik goiti. Jaione Dorai :

Aitzinkontüa onartü da asteleheneko Mauleko kontseilüan

Aldikal bezala ooposiziokoek salatü düe informazio eskaza eta finantza lan talde batetan parte hartzeko paradarik ez ükeitea. Eskolak 4 egünetara igaraitez, asteazkenetan haurtzaintegi bat plantan date, lehen bezala ; hots frantsesez. Bestalde, hede xuritegiko 8 familia joaitea salatü düe estatüko ordezkarier. Ürrentzean Linky kontagailüaz informazio trükatzea onartüko düe, haatik xiberoko Anti Linky taldea ez düe orano kumitatüko kontseilü batetara. Mixel Etxebest aüzapeza :


Oposizioko Beñat Elkegarai :

Oposizioko Louis Labadot :
Xiberoko botingoa ere hartzaren kuntre

Xiberoko botingoak mozione bat bozkatü dü hartza Pirineoetan sarraraztearen kuntre. Bestalde igaran neskenegünean egin düen bilküran, botingoak aitzin kontüak onartü dütü eta orokorrean 1 400.000 eurokoa düe. Hortaz gain aipagei zonbait izan bada, ez da eztabada edo ezadostarzünik izan. Sosa apürtüko dela ere denek argi due, zuhain eta urzakako guneek ez beitue lehen bezalako arrakastarik. Jacques Barreix :

Xiberoko 8 herriek Linkyri ez erran düe

Linky elektrika kontagailüen kontre informazio zabaltzen jarraikitzen dü Anti-Linky Xiberoko kolektiboak. Iragan astean Maulen biltzar püblikoa egin züan eta ostirale hontan Larraineko herriko etxean beste bat eginen dü. Anti Linky kolektiboak, elektrika kontagailü berri honen lanjeretaz xehetarzünen emaiteko, gütün bat igorri dü Xiberoko etxe güzietan. Horrez gain Herriko Etxeetara igortzeko beste gütün baten modeloa gehitü dü, helbürüa delarik herritarrek galdegin dezen beren herriko etxeari ez erran dezen Linky-ari. Mementoko Frantzia mailan bost ehün herriek ez erran düe, Xiberoan aldiz zortzi baizik ez dira engaiatü orainokoan. Ostirale hontan beraz xehetarzün haboroen biltzeko parada düzüe gaüko 20.30etan Larraineko Herriko Etxean. Pierre "Vivi" Vissler Anti-Linky kolektibokoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan