XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko kontseilüan sartzea llabür eta hon!

Mauleko kontseilüak ere bai bere sartzea egin du joan den astelehenean. Onartü da euskal alkargoarekin hitzarmen baten izenpetzea etxebizitzen hobetzeko. Bestalde bilkura pübliko bat antolatü gei düe Mazedoniako familia baten lagüntzeko. Azkenik Linky-en aurkako alkarteari hitz eman düe dagun kontseilüan Linky-ren gaian trenkatzea. Mixel Etxebest aüzapeza:

Batera Euskal Herriko mugimentüak kanpaña berri bat abiatzen dü

2002an sortü zen mugimentüa, jentarte zibilak ere bere hitza üken dezan ezatabada politikoan, eta horien artean Euskal elkargo baten sortzea. Geroztik eta erreferendum lan bat eraman ondotik, beren lana aitzinatü da. Bada orai urte bat eta erdi Euskal elkargoa abiatü dela eta bilanan egiteko mementoan, egitüra horren hobetzeko direnak aipatü nahi dütü mugimentüak. Hartakoz Euskal Herri osoan antolatzen dütüe elestatze gaüaldiak non ere bakotxak alde honak eta txarrak aipatzen ahalko dütüan Xiberoan Atarratzen setemearen 21an eta Maulen setemearen 28an, arratseko 8orenetan Frantxoa Camus:

Liberté aldizkariaren 28. besta Maule gainean.

Agorrilaren 25ean neskenegünarekin, Xiberoko alderdi komunistak, Liberté aldizkariaren 28. besta eta aldizkariaren 100. Alea ospatüko dü. Petanka, eztabaida eta kontzertüak, egitarau aberats eta hanitxa proposatürik zaikü beste urtez bezala Maule gaineko plazan. Sartze sozialaren bezperan, egitarauan bestak lekü haundi balin badü ere, erretreten eta segürtantxa sozialaren geroa, eta sozial sailako beste arrenkürak, present dirateke jenteen arteko solasetan. Herritar eztabaida arrestiriko 16.30etan eginen da, ondotik züntzür bustitzea, aiharia eta « Rockfélé » eta « Alma flamenca » taldeen kontzertüen aldi dateke. Louis Labadot :

Xiberoko Poloaren azken berriak.

Xiberoko hautetsien alkargoan edo poloan, eskola sartzea eta berehalako xedeetaz bildüma bat egin da ! Eskola sartzeko berritasuna da, 4 egüneko asteala berriz ützültzen direla Xiberoko eskola güziak, ondorioz, Euskal alkargoak antolatzen dütü aktibitate elebidünak, Alozeko inganio zentroan. Xiberoko beste xedeetan, Atarratze eta Maulen egin beharra diren osagarri etxeak aitzinatürik dira eta lanak laster abiatüko dira bereziki Atarratzen. Bestalde, xiberoko hautetsien artean, gogoeta bat eramanik da, ikusteko zoin izanen diren beharrak ondoko urteetan eta nola ikusten den geroa ! Asteazkenetako aktibitateetaz, xehetarzünak galtegin behar dira xiberoko poloan : 0559284180. Dominique Boscq :

Bi ebilaldi proposatzen dütü CPIE egitürak

Bi mendi elkaldi proposatzen dütü CPIE edo Centre Permanent d'Initiatives pour l'Environnement üda hatsarre hontan, arramaiatzaren 29an eta üztailaren 6an. Lehena ostirale hontan Larrainen, elkaldi botanikoa izanen da, Christophe Berges Botanistaren parte hartzearekin. Hitzordüa 9etan Larraineko plazan finkatürik da. Bigerren elkaldia, üztailaren 6an, hau ere ostiralarekin, elkaldi artistikoa da. Luc Medrinal eta Thomas Loyatho artisteri esker, natura edo üngürümena nola so egiten ahal den, argazki edo margo bat egin gabe. Bi elkaldietan parte hartzeko eta hitzordüen finkatzeko deitü behar da CPIE alkartearen bülegoala, 05 59 37 47 20 Elkarrizketa Philippe Iñarra-rekin CPIEko aniamatzailea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan