- Politika
- Agerraldiak: 2056
Xiberotik Afrika Ertainala, Faustin Zametoren lekükotarzüna.
Azken egün horietana, Frantziako armadaren eskü sartzearekin, Afrika Ertainak aktüalitatean horra zaikü. Sortzez, herri hortakoa den Faustin Zameto Mauletarrarekin, agitzen diren gertakari horietaz mintzatü gira . UDECA Afrika Ertainako alderdi demokrataren sortzailea da eta bere ikusmoldea ekarri deikü. Gertakariak salatzen dütü erranez, interes partikülar zonbaiten defendatzea gatik, bazterketak saihestü ezina gatik, eta poderean ziren agintarien kudeaketa txarraren gatik sortü zela egoera lanjerosa. Frantses armadaren eskü hartzea ezin bestekoa zela gehitü deikü ere. Orai esperantza dü Afrika Ertaina egoera lasaitü batetara ützüliko dela eta baieztatü deikü ondoko hauteskundeetan presentatüko dela, Afrika Ertainako herritar güzien interesak kontütan hartzez.
Faustin Zameto UDECA alderdiko lehendakaria :