XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eüskal Lürralde kolektibitatea aldarrikatüko da azaroaren 30ean neskenegünarekin Maulen, Batera plataformak antolatzen düan manisfestaldia. Haütetsiak gehiengo haundi batez alde agertzen badira, herritarrek aldiz zer düen galtoaz, aski informatürik direnez, alde ala kontre direnez jakin nahian, Dominika Rekalt kazetalaria haien ganat joan da oharren biltzera :

Ondarkinen gütitzearen astea ospatzen da aste hontan Europa güzian. Karia hortara Xiberoan, Bil ta Garbi sindikatak animazione ezbardinak antolatzen dütü. Ostiralean, azaroaren 22an arrestiriko 14etarik 16.30etara sükaltaritza atelierra proposatzen dü, Epizeria Sozialaren egoitzan, Mauleko zerbütxü günearen kantüan. Janari ondarrak nola hobeki baliat ikasten ahalko da.
Maite Davant Bil ta Garbiko animatzailea :

Eüskara haboro erabilik izan dadin, herriko besta batzordeek edo kültür alkarteek antolatzen dütüen jeien afitxetan, sos lagüngoa emanen dü Xiberoa Herri alkargoak. Osoki Eüskaraz edo elebidün eginen diren afitxen kostea, osoki edo erdizka bere gain hartüko dü alkargoak. Interesatürik denak, Marie Josée Thornary alkargoako langileekin harremanetan sartü behar da, Atarratzeko zerbütxü günean.
Allande Sokarros alkargoako Eüskara ardüradüna :

Mauleko Carrefour Market saltegiko langileek, Altis zozietatearen kontreko aüzibidea irabazi düe, LAB sindikataren lagüntzari esker. 2012ko martxoan, 19 langileek prud’hometan ezarri züen ordünko jabea, Altis zozietatea ! Arrazua, 2005-etik 2008 arte, pausü denborak ez  zaitze pakatüak izan ! Prozedüra aski lüze eraman ondoan, Altis zozietatea kundenatürik izan da, eskas diren hilabete sarien pakatzera. Haatik galtatürik damü domaien emaitea ez dü honartü epaileak. Egün, Altis zozietatea likidazioan ezarik izan da , mauleko saltegia beste jabe batek dualarik joanarrazten.
Maite Bedat langilea :

Argazkia : Laurentx EtchegoinBatera plataformak azaroaren 30ean Maulen eginen düan manifestaldian parte hartzeko, deia zabaltü düe atzo Xiberoko haütetsi andana batek, baita ere sozial ekonomia eta jentarte zibilako ordezkari zonbaitek.  Atzoko agerpenarekin, mobilizatürik egoiten direla adierazi nahi izan düe eta deia lüzatü düe oraidanik Ipar Euskal Herriko herritar güzieri azaroaren 30eko manifestaldian parte hartzeko.
Jean Pelle Iriart Alozeko aüzapeza :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan