Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Gure Herriaren Historia, Robert Elissondorekin
Emankizüna

Sendabelarren bidean
Artxiboan



« Mauléon pour tous » Mathias Davant-ek eramaiten düan zerrenda dateke Maulen presetatzen den 4. zerrenda. Michel Etxebest eta Louis Labadot-en tendentzien artean, Mauletar hanitxen ordezkatzea dü xede. Ezkerreko Frontetik alderdi sozialistala, ekologistak barne ezkerrean kokatzen da. Garapen ekonomikoa, gazteria, alkarteak, hiriaren arraberritze lanak, kültüra eta üngüramenean, sail güzi horietan lan egiteko asmoa dü, ahalik eta gehienetan herritarren ikusmoldea kontütan hartzez. « Mauléon pour tous » zerrendak Mauletar güziak kümitatzen dütü, martxoaren 4ean Mauleko Ibar ostatüan biltzar püblikoan parte hartzeko. Anartean beste zerrenden gisan etxez etxe ibiliko dira, beren proposamenen zabaltzeko.
Christelle Mange Sohütako oraiko aüzapeza berriz presentatzen dela jakinarazi dü eta bere zerrenda presentatü dü. "Chéraute au coeur" zerrendan, zazpi haütagei berri kausitzen dira. Christelle Mange-k azken urteetan egin lanaz, bilan baikorra egiten dü. Eskola berria, bideen entretenioa eta süteen kontrako ekipamentüak izan dira lan nausiak. Dagün urteetako xedeak ez dütü presentatü orainokoan.
« Aitzina Maule, l’énergie de tous » Herriko bozketan presentatzen den 3. zerrenda barda presentatürik izan da. Beñat Elkegarai, Elkar enpresako bürüaren üngürüan 23 gizon eta emazte biribilkatzen dira. Zerrenda franko gazte izanik ere, 41 urtekoa da adin ertaina, erakaskuntza, sozial, kirola, edo kültüra alkarteetan besteak beste, engaiatüak diren jenteak aurkitzen dira. Haütageiek erran deikünaz, alkartarzüna, nortarzüna eta üngürümena dira beren haütageitzaren ezautgarri nausiak. Mementoko ez düe beren programa presentatü, ez eta zerrendaren sailkapena. Aste baten bürüan plazatüko düe eta hortik harat herritarren ganat joanen dira, oharren biltzeko eta beren proposamen zabaltzeko. Mixel Etxebest, Louis Labadot eta Beñat Elkegarai-en zerrendarekin, hiru dira orai ofizialki presentatürik, Mathias Davant sozialistak laugarrena presentüko dü, egün batetik besteala.
Ostegün goizan Xiberoan, Udalbiltzak, « Pirineoak sendotzen » tokiko garapenako programaren baitan lehen lagüntzak ekarri dütü. Azkorria gazna kooperatifari 10000 euroko sos aitzinatze bat eman deio, ezne biltzaile lan postü baten sortzeko. Alozeko Basabürüko ikastolari aldiz, 6000 euroko lagüntza eman deio, bere egoitzaren hobetzeko eta material pedagogikoaren erosteko. Daniel Olzomendi Izurako aüzapeza eta Udalbiltzako kideak, botzik agertü da Mauleko Herriko etxean egin den ekimenean, lagüntzak ttipi izanik ere, builtarazi nahi den dinamikak bere lehen ürratsak egin beidütü. Paradaz baliatü da ere oritarazteko, eta dei egiteko Euskal Herriko herri, haütetsi edo aktore güzieri beren xedeen agertarazteko. «
Pierre Etxecopar Xiberoko Alderdi Komünistaren idazkari nausia izentatürik izan da, Louis Labadot-ren jarraikia hartü dü. Ber zoinean 20 jentez osatürik Xiberoko adarraren batzordea haütatürik izan da. Eramaiteko xede düan lana, epe lüzean kokatzen dü eta egün oroztako bizian jenteen süstengatzeko nahiküntea erakutsi dü iragan ostegünean egin ziren alderdiaren agiantzetan. Nazional mailako politikatik hebenkoala, aktüalitateaz bere irakurketa agertü dü eta nolaz ez dagün herriko bozketaz ere bere ikusmoldea eman dü. Alderki komünistako 8 kide presentatzen beitira Union Citoyenne zerrendan, beren ideiak ontsa ordezkatürik izanen direla azpimarratü dü eta argiki ützi dü kanpaña hortan ideiak borrokatüko dütüela ezizeta personak. 


