XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"Kapitalismoaren bortizkeriaren kontre, klase borroka süsta". Hona zer lema haütatü düan LAB sindikatak maiatzaren leheneko algarretaratzearentako. LAB botingoarekin ELB, NPA, Solidaire eta Gazte Dinamika-k parte hartüko düe. Goizanko 9.00tan otokarabanak abiatüko dira Donapaleürik eta Donibane Garazitik. 11.00tan algarretaratzea Mauleko kürütxe xurian eta karrika üngürüa, ondotik bazkaria Zinka ostatüan.

Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikatekoa eta Philippe Lartigue : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

ANI edo lan üngürüko hitzarmen berriaren salatzea düke begi bixtan CGT sindikatak aurtenko maiatz 1an. Hitzarmen hau lege bilakatü da, gütiengoa düan sindikat baten gatik, honen barne delarik CFDT. Beste urteetan botingoa hau jüntatzen bazen, CGT, FSU eta SOLIDAIRES-ekin, aurten bere bürüa bazter ützi dü. LAB sindikata aurten ere bere aldetik mobilisatüko da, nahiz sindikat arteko mobilisazioan parte hartü  nahi izan düala. CGTak ez dü düdarik LAB, CGTa bezala langileen züzenen zaintzeko lanean ari dela, bena Frantses sindikatak deio : "LAB-ek sindikat arte hortan sartzeko, galtoa helarazi behar düala Departamentüko adarrari eta sindikat arteko beste kideer eta ez leküko adarrari".

Entzün Louis Labadot CGT sindikateko Mauleko adarrakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Beste lürralde bati lotürik izatekotan, Eüskal Herrikoa izan dadin galdegiten dü Euskal Herria Bai alderdiko Xiberoko adarrak. "Lürraldearen partekatze Administratiboaren Erreforma" franko aipü da azken urte horietan, Ipar Eüskal Herriko Kolektibitate Berezia, kantonamentüen antolatze berria, edozoin sailan hipotesia ezbardinak aztertzen ari beitira, bere ikusmoldearen emaitea beharrezkoa ikusten dü EH Bai abertzale alderdiak. Hanitx herritarren gisan, "Eüskal Lürraldeen Batarzüna dela xede hoberena" deio EH Bai-ek eta gehitzen dü, "urtez urte Baxenafarroa eta Lapurdirekin eramaiten den alkarlana kontütan hartuko ez lükeen edozoin beste proposamenak honartezin litaike".

Entzün Erik Etxart Eüskal Herria Bai Xiberoko adarrakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

50 bat jenteekin sortü da Mauleko bozketan presentatüko den exkerreko zerrendaren süstengü batzordea. Xibero güziko jenteak algarretatü nahi dira, 2014an bozka bereziak izanen beitira, Herri Alkargoako herrien ordezkariak bozkatzez haütatüko beitira. Süstengü batzordearen lana date zerrendak osatüko düan 23 gizon eta emazteen biltzea eta haütatzea. Ingoitik, bere gain da ere zerrendaren xedearen asmatzea. Bi lan ardatz nausi horik eramanen dira batzordean eta dagün larrazkenean zerrenda bürüa haütatüko da. Batzordean sartzeko edo zoin xehetarzünentako Régis Claverie, Pierre Etxekopar, Mathias Davant edo Louis Labadot-ekin harremanetan sartzen hal zidee.

Entzün Régis Claverie Mauleko exkerreko zerrendaren süstengü batzordekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Herriko bozkak urte baten bürüan beitirate, jadanik Mauleko Ezkerreko taldea hasi da antolatzen. Mementoko, Mixel Etxebest oraiko aüzapezak ez dü deüs salatü bere asmüaz eta erran düanez dagün abentüan emanen dü bere deliberoaren berri. Aldiz, alderdi sozialistako ordezkaria den Jacques Herrerak baieztatü dü bere tendentziako zerrenda presentatüko zela eta bilkürak antolatzen dütüela jadanik beren asmüen argitzeko. Manerala, Mauleko Herriko-Etxean sartzeko haütageiak ez dira eskaz izanen eta nork daki ez denez besterik orano agertüren.

Entzün Louis Labadot Mauleko Ezkerreko alderdiko kidea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan