XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Berrikuntza franko Xiberoko Botingoan ! Xiberoko Zindikatak urteko kuntüen bildüma egin dü eta aitzin kuntüak bozkatü. Orokorkian, inbeztizamentüko eta Interreg kuntüak sogin ondoan 913 306 euroko balantza baikorra agertü da. Aitzin kuntüen aldetik, 3 miliu euro üngürüko büdjeta bozkatürik izan da. Xedeen aldetik : bide berritze, Iratiko etxoletan lan egite, estüdio finantzamentü ikertze, jüridiko sailan ikerlan egite beste aüzoko ibarrekin eta eramaite mügaz bestaldeko eremüekin. Hots, lan handiak eta ber denboran sos lagüntzak geroago eta gogorrago zailago biltzeko !

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Parisen, Pauen edo Eüskal Herrian, "Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaren" aldarrikapenaren aitzinarazteko nahiküntea erakutsirik izan da, martxoaren 23an Maulen Xiberoa Herri Alkargoak antolatü düan biltzar püblikoan. Xiberoko haütetsi andana bat bai eta ehün bat herritarrak igaranik hüilantü dira xehetarzün biltzera. Marylise Lebranchu ministroak erran düan bezala, "Lürralde Alkargoaren" xedea Dezentralizazioko 3. Aktaren lege proposamenan ez bada sartzen, emendakinen bidez presentatzen ahalko dela, erran dü Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakariak, jakinaraztez bide hori zailago izanen zela. Azkenik, Jean-Pierre Mirande Mauleko Kontseilü Orokorrak eta Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakariak, Paueko biltzarrean xedearen eztabada eramaiteaz gain, bozkaldia izan dadin galtegin düe.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Pierre Mirande Mauleko kantonamentüko kontseilü jenerala : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Jacques Lasserre Eüskal-Herriko Haütetsien Kontseilüko lehendakaria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2013ko 211 000 euroko aitzinkontüa bozkatü dü Xiberoa Herri alkargoak, Eüskara, kültüra eta Ondarrearentzat. Eüskara mailan, erabilpenaren aküilatzeko irrati kanpaina bat eramanen dü apirila hatsarrean. Hiru astez 10 mezü ezbardin hedatüko dira Xiberoko Botza eta Mendililia irratietan. Herri alkargoa, erakaskuntza, enplegü, dantza, pilota, antzerkia, maskarada edo pastorala, sailka mezü bereziak zabaltüko dira. Bestalde, beste xede zonbaiten artean, Koblaka alkarteak Ligueix Xiberotar koblakariaz sortüko düan dizka libürüaren argitaratzeko lagüntüko dü Herri Alkargoak eta Aldudarrak Bideo alkarteak Xiberoan adar baten sortzeko düan xedea ere büiltaraziko dü.

Entzün Allande Socarros Herri Alkargoako "Eüskara eta Kültür" batzordeko haütetsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaz" mintzaldi bat Maulen martxoaren 23an goizanko 10.00tan Maule-Baitha zinema gelan. Mintzatüko direnak Haütetsien Kontseilüko lehendakaria den Jean-Jacques Lasserre, Jean Gourdon lege gizon eta ünibersitateko erakaslea, Battita Boloqui Garapen Kontseilüko züzendaria. Xiberoa Herri Alkargoak, kümitü zabal bat hedatzen dü oroer, bilküra hortan parte hartzeko. Ondoko asteetan, Frantziako ministroen Kontseilüan eta berantxago Senat-an eramanik diren dezentralizazioko 3.gerren sarean sartüko da Ipar Eüskal-Herriko Lürralde Alkargoaren esküratzeko nahia. Haütetsien Kontseilüak, Garapen Kontseilüak, Eüskal-Herriko meren Biltzarrak, Indüstria eta Komerzio Kanberak, Parlementarioek bai eta BATERA mugimentüak beren indarrak jüntatü dütüe koordinazio batetan xede horren bürüala eramaiteko. Hortaz, berri emaiteko, Haütetsien Kontseilüa eta Meren Biltzarra, Herri Alkargoer hersatzen da eztabada püblikoen antolatzeko eremüz eremü.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Terre Verte alkarteak eta Xarrikotapeko herritar zonbaitek ez düe zeditüko. Martxoaren 8an, Bil ta Garbi Zindikatak "Mendixka" ondarkintegiaren eraikitzeko baimena ükenez geroztik, Terre Verte alkarteak jakinarazi dü Auzitegi Nausiala eramanen züala afera. Prozedüra horrez gain, DUP "Déclaration d’Utilité Publique" delakoaz, orano bidean den errekursoaz azken erabakia eman beharra dü Paueko Auzitegi Administratiboak. Bestalde, PIG " Projet d’Interet Général " auzibidea Bordaleko Dei Kortean igaran behar da aurten. Prozedüraz prozedüra güdüka juridikoa lüzatzen da eta lanen hasteko, orano DICT delakoa eskaz düe enpresek, Xarrikotapeko Herriko-Etxeak lüzarazten beitütü ürratsak.

Entzün Patrick Hourcade Terre Verte alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan