XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Argazkia : Laurentx EtchegoinXiberoan zen ostiralean Alain Rousset Akitania eskualdeko lehendakaria. Lehenik Sohütako lizeoan, hegatzaren arraberritzeko Akitaniak ezarri dütüan 2 millioi euro, nola baliatürik izan diren ikusteko eta bigarrenik 30. urte bürüa ospatzen züan Alkar enpresaren ikusteko. Kontent agertüa da ikustez, 8 hilabetez Sohütako lizeoa arraberritürik izan zela eta Xiberoko ekonomia eta enpresen lagüntzeko eskualdearen nahiküntea beretsi dü Alain Rousset lehendakariak.

Entzün Alain Rousset :

Basabürüko Alkarteen Etxeak, berant hanitx hartü balinbadü, 2014ko bedatseko ürrentürik dateala baieztatürik izan da SIVOMeko azken jüntan. Azkenean, xedea osoki arraikusirik izan da. Günea franko ümi izatez, lürraren barna 7 metrotan diren fondamenen egitea behartürik izan dira. Ondorioz, egoitzaren egiteko teknikak kanbiatü dira eta obren kostea handiago date. 

Entzün Jean-Pierre Libibilbehety SIVOMeko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

BATERAk bere biltzar nausia eginen dü üztailaren 13an Ezpeletan goizanko 9.30tan. Biltzar hau, inportantzia handikoa da, azken bi urteetako Lürralde Kolektiboaren alte eraman den borrokaren bilanaren egiteko mementoan horra beita. Ororen bürü, Pariserik deüs edo güti ihardetsirik izan da eta hanitxen konzientziaren kanbiatzea kausitürik izan bada, orano lan franko eraman beharko dela azpimarratü deikü Frantxoa Camus BATERA plataformako kideak. BATERAren biltzar nausiala joaiteko, algarrekilan abiatzeko hitzordüa finkatürik da neskenegün goizan 8.15tan Mauleko trein geltokian.

Entzün Frantxoa Camus BATERA Xiberoko plataformako kidea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika) 

Eüskal Preso eta iheslari politikoen alde, besta antolatzen düe Koblaka alkarteak eta HERRIRA Xiberoak Mauleko besteen denboran. Üztailaren 14an igante egüerdiarekin iraganen da Mauleko karriketan eta ZINKA ostatüan. 12.00tan bertso poteoa Mauleko kürütxe xurietik abiatüko dena, 13.00an bertso bazkaria Zinkan, merke eta hon 10€en trüküz. Bertsularitzan ariko direnak Xabier Silveira, Odei Barroso eta Ortzi Idoate bertsulari famatüak. Memento goxo baten igaraiteko giro hoberenean, hüilant zitaie saldoan Zinka ostatüala, bazkarientako izenak eman 06.77.11.21.10la.

Entzün Joanes Etxebarria HERRIRA Xiberoko plataformakoa :

{youtube}Sx5QXZBNYds{/youtube}

Frantziako Lege Biltzarrean 2014ko aitzinkontüak eztabadatzen hasi direlarik, fonkzionario enplegüen odol hüstea ez da gelditzekotan dela FO sindikataren araberan. 2014a aipatü gabe, «Fonkzio Püblikoaren Modernizazioa» deitzen den erreformak ondorio gaitzak ükanen dütüala departamentü hontan azpimarratürik izan da Maulen egin den FO Xiberoko adarraren sindikateko Biltzar Nausian. 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan