Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Emankizüna

Hitzontziak
Artxiboan



Louis Labadot, alderdi komünistaren militante historikoa haütatürik izan da, 2014eko herriko bozketan Maulen presentatüko den "Herritaren Batarzüna" zerrendaren bürü izaiteko. Jadanik haütetsi izan zena Sozialistak herriko ardüretan zirelarik, 70 urte izanik ere berriz abiatzen da. Alderdi Sozialistearekin ez da ados jarri zerrenda bakotx baten egiteko. "Herritaren Batarzüna" zerrendak, Mauleko dütüan xedeak abentüan plazarratüko dütü. Alderdi Sozialista bere alde joanen da beraz Maulen, hilabete ondarrean horren berri emanen dü. Abertzaleek aldiz, oranokoan, ez dira heltu zerrenda baten egitea.
Kültüra, sorkuntza eta ekonomia, zentako holako dinamika Xiberoan ? Hona zer geian üngürüan antolatürik datekean,
Herrien geroa arrenküra üthürri agertzen da, sei hilabete baizik ez direlarik gelditzen 2014eko herriko bozen aitzin. Xiberoko aüzapez gehienek, berriz presentatüko direnez galtozkatü dütügülarik, ez düela oraino deliberorik hartü erran deiküe. Liginaga, Ezpeize, Gotaine eta Santa Graziko aüzapezek beren aldetik, presentatzen direla baieztatü deiküe. Gamere-Zihiga, Hauze, Lexantzü, Ozaze, Mitikile eta Müskildiko aüzapezak aldiz ez direla berriz abiatüko baieztatürik izan zaikü.
Euskal Herriko Lürralde alkargoa, Euskararen ofizialtarzüna, Ipar Euskal Herriko Unibersitatea, edo Laborantza Ganbara,
Galtoen araberako karreatze edo garraio zerbütxüari, ez erran dio Xiberoa Herri Alkargoaren biltzarrak. Etxetik edozoin zerbütxü püblikoala, besteak beste, jenteen eramaiteko karreatze edo garraio zerbütxü baten sortzeko zen xedea. Proposamenaren alde 4 boz, 7 abstenzio, eta 18 kontre, biltzarraren gehiengoak ez erran dü, zerbütxüaren kostea haundiegi zatekealakoz, eta ondorioz legarrak emendatüko zirelakoz. Alde agertü direnak damütü dira deliberoaz, parada ederra beitzen, konseilü orokorratik azkarki lagüntüa izaiten ahal zen zerbütxü baten sortzeko, beharrünant haundieneri alkartarzüna erakustez.

