XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Bereixten diren ondarkinetan kanbiamen zonbait izanen dira 2013tik harat. Kexa hoiliak biltzaleen lan baldintzen hobetzeko, bitrezko botillen bilgia kolektiboak ezarriko dira herrietan. Veoliaren kontratüa 2013ko uztaila artino lüzatüko da bena artean eskentza dei bat zabaltzen da ondoko lau urteentako. Estüdio bat ere eginen da ikusteko zer sistema egokiena den ondarkinen biltzeko Xiberoan.

Entzün Roger Borthelle Xiberoa Herri Alkargoako haütetsia :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko ühaitz bazterrean den "Cherbero" oihanttoa arraberritze lanetan hasirik da. Güne horrek tristezia itxüra bat züalakoz, arrafreskatze lan egitea deliberatü dü Mauleko-Herriak Etxeak 400 000€ko inbestizamentüa egitez. Erran behar da, alde gainean den aparkaleküa arraberritürik izanen dela eta HLMetaz ardüratzen den egitüraren partetik sos lagüntza ükenen düe. Parkean, haurrentako lekü handiago bat eginen da, pergola zen leküan mahainak eta anhoaren hartzeko lekü bat moldatüko eta kanpoko altzaria irakurteko edo beste. Zühainen aldetik, haboroxenak begiratürik dirate. Ontsalas, martxo ondarreko lanek ürrentü behar lükee.

Entzün Anne-Marie Lacan Mauleko haütetsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« Beste familia güziak bezala, gure familia eta haurren hezteko züzena eskatzen dügü, besterik ez », hona zoin mezüekin Maulerat jin diren « Les Bascos », Ipar Eüskal Herriko gay eta lesbiena alkarteko kideak. Bikote kide baten heriotzak, bere bizilagüna deüserekin üzten ahal lüke, ondorioz, ezkontzeko züzena galtatzen düe. Adopzioa dela eta, argi ützi düe ez düela nihori haurrik hartü nahi. Jadanik dütüen haurren zaintzea baizik, ez düe nahi bermatü lege baten bidez. Bestalde, Eliza katolikoaren adar gogorrenak eramaiten düan kanpaina salatü nahi izan düe, erranez "Jesüs kristoren maitarzünezko mezütik hürrün direla eta balore morala zaharkitüak, berriz nahi dütüela bideratü jentartealat, lotsaren tzarpa harroaraziz".

Entzün Beñat Gachen "Los Bascos" alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Kontseilü Orokorrako oposizioan izanez, gaüzak ez dira berdin ikusten eta leheneko ikusmoldeak ere interesen araberan kanbiatzen dira. Kontseilü Orokorrean alderdi sozialistak eramaiten düan politikaz, bere ikuspüntüa eman deikü Jean-Pierre Mirandek. Bere üdüriko, lehen egin zen ez bezala, sozialistek lehentarzün haboro emaiten eta emanen düela hirier eziz eta baserri mündüari. Hots, sos haboro joanen da hirietako xedeer eta ondorioz güttiago herri ttipier. Bestalde, "Kontseilarien erreformaz" bere arrenkürak agertarazi deizkü Pepelak. Abiatü den bake prosezua ikusiz, berriz ere Eüskal-Herria zatitü nahi dela uste dü, Xiberoa Biarnoari lotzea aipatzen delarik. Azkenik, Xarrikotapea eta Maule arteko bide xedeaz adostarzünala heltü direla baieztatü deikü, eta botzik agertü zaikü, düala urteak jadanik egin züan proposamena haütatürik izan beita.

Entzün Pepela Mirande Mauleko kantonamentüko Kontseilü Orokorra : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoan edaten den huraz, Kontseilü Orokarrak eginarazi düan inkestaren emaitzak jakinarazi dütü, SAEP Xiberoko Hur sindikataren azken jüntan. Segürtantxaren hobetzea, huraren ekoizteko ahal teknikoak eta teknikalarien ahalak botitzea agertzen dira inkesta hortan. Azkenik, huraren egiazko prezioala heltzea da helbürüa, ororen bürü Sindikat ala Regie delako bat bera egitez. Helbürü horietara nekez heltüko da, Xiberoan diren 14 sindikat ala regie ezbardinek ez beitüe bat egiten, hur kudeantza bakar baten ideiarekin, bakotxak huraren prezio aphala etxeki nahi beitü bere eremüan.

Entzün SAEP Hur Sindikateko lehendakaria Alain Brousset-Matheu :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan