XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eüskal Presoen Züzenen zaintzale den « Herrira » plataformak, 50 eragile sozial, politiko eta kültüralen deia presentatü dü, Baionan Azaroan 10ean eginen den manifestaldi deiarentako. Presoek bizi düen egoera legez kanpokoaren salatzeko da manifestaldi hau. Hiltzeko zorian diren presoek etxen bete behar düela beren kondenak, presoek beren familietarik hüilan izan behar düela eta legeak arrauditü kondena bat beno haboro ez düala preso batek jasan behar. Horik dira, Giza Eskübideen legediak bermatzen dütüan baldintzak. Bena ez estado Frantses eta ez Espainolak ez dütüe errespetatzen. Espainia, behin beno haborotan kondenatürik izan da Europaren ganik. Halere, bere legez kanpoko egitatetan jarraikitzen dü...

Entzün Joanes Etxebarria "Herrira" Xiberoa plataformakoa : 

Xiberoko haütetsi zonbaitek eta Batera plataformako ordezkariek beren süstengü osoa plazaratü düe Maulen egin düen prentsa aitzinekoan, dagün ürrietaren 10an Pariserat joanen den ordezkaritza, Eüskal- Herriko Lürralde Kolektibitatearen presentatzeko. Dominika Bosq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria , Altzürükü,, Aloze- Onize Gaineko eta Mauleko aüzapezek presentatü düe xedea, Baterako ordezkariekin. Denek erran düe lan handi bat eramanik izan dela urte batez lan taldeetan eta orai dela mementoa esprabatzeko.

Entzün Léonie Aguergaray Muskildiko haütetsüa eta BATERA plataformako kidea :


Entzün Jean-Pelle Iriart Aloze-Ziboze-Onize-Gaineko haütetsia eta Baterako kidea :

BATERA plataformak algarretatze handi batetarat deitzen dü setemerearen 29an Baionako merkatal kanberaren aitzinean « Lürralde alkargoa »  baten galtatzeko Eüskal Herriarentako. Erran behar da, gehiengoa handi batek düala errebendikazione hori eramaiten, jente, alkarte, sindikate edo haütetsieen partetik. « Lürralde Alkargoa » baten galtatzeko memento egokia da, Frantses gobernüak “Dezentralizazioko 3. Akta"ren bidez zerbaiten lortzea posible dela, Eüskal Herria edo zoin nahi herrialdeentako. « Lürralde Alkargoa ” errebendikazioa eramaiteko  haütetsien bidez eginen da. Ürrietaren 11an, haütetsiak Lebranchu ministroaren ikustera joanen dira, jenteen nahiaren eramaiteko, eta Eüskal-Herriko geroari bürüz xedeen presentatzeko. Horrengatik, ahal bezain beste jente izatea galteginik da setemerearen 29an 14.30tan Baionako Merkatal Kanberaren aitzinean. Xiberotik abiatze bat izanen da 13.00an Mauleko geltokitik.

Entzün Frantxoa Camus Xiberoko BATERAko kidea eta ardüradüna : 

Xiberoan eüskararen emaiteko eta biziarazteko inganiorik badea ? Hau da "Xiberoan Eüskaraz Bai"-en lotsa handiena. Alkarte hortan parte hartzen düen 12 alkarteko ordezkariak hor ziren biltzar nausiko setemere ürrentzean. Püblikoari eta prentsari zerratürik bazen biltzar hori, izan gira Allande Etchart züzendari ohiaren gana. Zer diren Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko xedeak eta nola ikusten diren geroa ?

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkartekoa : 

Ikastolen garapena eztabadak sorazten dütü orano 2012an Xiberoa Herri alkargoan ! Alozeko ikastolaren handitze xedea bere gain hartzeko, galtoa mahainaren gainen züen Herri Alkargoan setemereko biltzarrean. Herrietako ordezkariek, Herri Alkargoari estüdio baten egiteko baimena bozkatü behar züen. Gei arrunta üdüritzen bazen ere, hogei minütako eztabada izan da deliberoa hartü aitzin. Erran behar da, üsean edo zoin aipagei izanik ere, ordezkarien kasik galtorik gabe hartzen direla deliberoak. Azkenean, Basabürüko handitze xedeaz estudio baten egitearen alde bozkatü düe denek, Mitikileko ordezkariaren abstenzioa ezezik. Ikasurte hatsarre hontan 29 ikasle dira Alozeko ikastolan eta dagün sartzean 42 ikasleetara iraganen dira.

Entzün Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza eta Xiberoa Herri Alkargoako haütetsia : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan