Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behazaleen iritzia
Emankizüna
Orotarik
Artxiboan



Xiberoan edaten den huraz, Kontseilü Orokarrak eginarazi düan inkestaren emaitzak jakinarazi dütü, SAEP Xiberoko Hur sindikataren azken jüntan. Segürtantxaren hobetzea, huraren ekoizteko ahal teknikoak eta teknikalarien ahalak botitzea agertzen dira inkesta hortan. Azkenik, huraren egiazko prezioala heltzea da helbürüa, ororen bürü Sindikat ala Regie delako bat bera egitez. Helbürü horietara nekez heltüko da, Xiberoan diren 14 sindikat ala regie ezbardinek ez beitüe bat egiten, hur kudeantza bakar baten ideiarekin, bakotxak huraren prezio aphala etxeki nahi beitü bere eremüan.
Palestinako lürretan, Israel-ko kolonietan egiten diren ekoizpenen boikota kanpainaren berri emaiteko, Xiberoko saltegi handi batean ekintza bürütü düe "BDS"kolektiboko heinbat militanteek. Frütü jüsak, abokatak, edo ñeñeentako oihalak bezalako ekoizpenak, kaddi batetan bildü eta alanbrez üngüratü dütüe, eskü paperen banatzea egin düe palestindarren egoeraren ezagütarazteko. Veolia bezalako enpresen joka moldea ere salatü düe. Enpresa honek, garaio zerbütxüak eta ondarkinen biltzeko sareak garatzen dütü Israel-ko kolonietan.
Frantziako Gobernuak prestatzen düan 2015eko haüteskunde lege berriak arrenküra handia sorarazten dü baserrietan diren kantonamentüetan !
2012ko azken kontseilüa egin da Mauleko Herriko-Etxean. Aipagei nausietan izan da, hiri-erdiko etxe aitzineen arrafreskatze xedea, 20 000 euroko büdjeta bozkatü da hortarako. Bestalde, urte hontan aipatzen den "Haize errota" edo "Parc Eolien" delako proiektüan, azkenean ürrats bat eginen da eta errota bat ezariko da ikusteko aski haize badenez. Urteko azken biltzarra izanez, urteko bildüma egin dü Michel Etxebest aüzapezak, erakustez obra hanitx eginik izan direla azken 3 urteetan. Orai lan haboroxenak ürrentürik, 2013ko xede nausia izanen da espartiñaren etxea altxatzea Maulen, tresna turistikoa eta ekonomikoa izan nahi da. Azkenik, urte ondarreko agiantzak eginen dira urtarilaren 4ean arratseko 19.00tan.
Eüskal-Herriko Haütetsien Kontseilüak, "Eüskal Lürralde Alkargoa" sortzearen alde agertü dira irgan azaroaren 24ean. Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakariak berri hau begi honez ikusten dü. Orai artinoko egitüratzea gaintitürik dela uste dü eta haütetsiak heben sortzen diren xedeak bürüala artino eramaiteko ahalmena üken behar düela ere. Lebranchu ministro andereak erran düan ez bezala, Frantses konstitüzionean sartzen ahal da "Eüskal Lürralde Alkargoa" bere ustez, Konstitüzioneak experimentazioa ezagützen beitü. Orai pilota gobernüaren eskü da.

