XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoa Herri Alkargoa ez da xede eskazean ! Maulen ondarkinen berexgünea, pizinaren ürrentzea, Gotainen enpresa mintegia eta Barkoxeko osagarri etxea, Xiberoa Herri Alkargoak 2012an eramanen dütüan xede nausiak presentatü dütü Dominika Boscq lehendakariak Urdiñarben egin diren agiantzetan. Horrez gain, alkargoaren ibilmoldea hobeki ezagütarazteko eta herrietarik hüilanago izateko, Xiberoko herri güzietako kontseilüekin bildüko da alkargoaren bülegoa, mandataren ondoko hiru urteetan, hilabete oroz herri batean.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 

Xiberoko Botingoak beharrezkoa ikusten dü olhen parteen berriz ikustea.Olhan jeitxi eta gaznatzearen üsantxa han hor berpizten ari beita Xiberoko mendietan eta artzain bat gainen ükeitea inportanta behar beharrezko da. Hortakoz, geroa gogoan, olha partelianten opiloaren barreatzea ezin bestekoa zaio Jean-Marie Queheille Botingoako Bortü Batzordeko kideari. Lan honen obratzea, ez date gaüza xinplea, batezere lege aldetik, jakinez orai arte kudeazale diren legeak, 16 gerren mentekoak direla. Zer bortü eta norentako da arrapostü eman beharko deion galtoa.

Entzün Jean-Marie Queheille Xiberoko Botingoako bortü batzordeko ardüradüna : 

Salieseko autobidea eta Maule lotzen dütüan «Xiberoko bidea» berriz aktüalitatean horra zaikü urte hatsarre hontan. Iragan abentüaren 16an Kontseilü Orokorran Pauen, biltzarrako aipageietan zen eta xedearen aitzinaraztea deliberatürik izan da. Bide horren berantolaketaren ürrentzeko, jadanik eztabada franko sortü dütüan Xarrikota-Pea eta Bildozeren arteko azken parte bat egin gabe baratzen da orano. Arnaud Villeneuve kontseilü orokorrak erran deikünaz, nahiz eta orano ez den deüs erabakirik, manera batez edo beste bidea berantolatüko da, Kontseilü Nausiaren egin beharretan beita segürtantxaren bermatzea. Ondoko egünetan, konzertazio bilkürak eginen dira, leküko haütetsi eta herritarekin, denen ikusmoldearen biltzeko gisan.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko kantonamentüko kontseilü orokorra : 

Atharratze eta Otsagiko belaunaldi berriek algarren ezagütza egin dezen, Cultarvia egitasmüa hirugerren urtean sartüko da aurten. 2010az geroztik, laborantsa, sozial, kültüra eta kirol sailetan heinbat ekintzak eramanik izan dira, bi herrietako jenteen arteko harremanen azkartzeko. Cultarvia egitasmüaren animazale den Christiane Irigoien Liginagarrak erran deikünaz, txosten oso baikorra da. Aurten ere, ekimenak antolatüko dira, Cultarvia egitasmüaren bidez. Otsagiko adinetakoak hebenkoen ikustera jin dira, Azia alkartearen experientziaren berri emanen da Otsagin eta dantza, pilota ta eskü balua sailetan kürütxadak antolatüko dira.

Entzün Christiane Irigoien Cultarviako animazalea : 

Üsantxa den bezala, kabana eta lepoen antxerarik ez da haboro izanen Xiberoko Botingoaren beitan. Gütün zerratüen bidez dira eginen alokaidatzeko eskentzak. Bestalde, oihan jabe diren hiri ala botingoek, 2€ hektarrakal pakatü behar dükee beren oihanentako administrazioari. Legea bozkatürik izan da Lege Biltzartegian bena aplikatzeko dekretoa ez da orano izenpetürik, Botingoa lege honen kontre altxatü da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan