Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna
Eüskal Irratiak Ipad eta mugikorretan entzüngei
Artxiboan



Hirugerren mandat baten ardietsi nahian presentatzen da Jean Lassalle depütatü biarnesa « Centre pour la France » etiketarekin. Bere ordezkoa Barthelemy Aguerre Amikuzeko Kontseilü orokorra da. Eskualde hontakoaren alde 10 urtez egin düan lana jarraikitzea xedea dü, Legebiltzarrean botz independente ükenez. Infrastrüktüren garapena, laborantsaren zaintzea, enpresa eta ofizialgintzaren süstatzea dirate bere ekintzaren ildo nausiak.
Eric Petetin, Aspe ibarrean Sonporteko tünelaren kontreko güdükan famatü bilakatü zena, depütatü bozketan presentatzen da 4. eremüan. Ekologia dü bere bihotztarzün handiena eta berak deionaz, oraiko ekonomia hola garatzez ez düala lüzan jarraikitzen ahal. Bere ustez, gizakia eta bazterrak hobeki kontütan hartzen düan ekonomia berri bat asmatü behar da. Ororen bürü, zühürki bizitzen ikastea proposatzen dü. Bestalde, Eüskal-Herriari züzentzen diren geietan, Institüzio Berezia eta eüskararen ofizialtarzünaren alde agertzen da.
Alice Leizeagezahar izanen da Europe Ecologie Les Verts edo Berdeen haütageia 4. bozka eremü hontan Legebiltzarreko haüteskundeetan eta bere ordaria Lasseube herriko Cédric Laprun. Dezentralizazioa da beren programaren püntü nausietarik bat, bestalde, energia nahi düe beren programaren püntü azkar bezala jarri, leküka enpresa ttipi eta iraünkorren sortzeko alde da. Hebenko laborantsa etsenplü bezala begiratzeko agertzen da eta laborantsa intentsiboaren kontre da. Eüskal-Herriarentako bakea sortü behar dela gehitü deikü Berdeen haütageiak eta Eüskal-Herriko Institüzio berezi baten alde ta Erreferrendum baten alde agertzen da .
Nathalie Palmade da langile berria "Xiberoa Herri Alkargoa" gazteria sailan. Orai arte Bordelen eta azken urteetan Hazparneko herrian zen lanean haur eta gaztetaz ardüratzen. Abentüala arte koordinazio lanetan ariko da Pettareko "Amis de l'Ecole Laïque" eta Basabürüko "Familles Rurales" alkarteen artean. Oranokoan, zentro bakotxek bere leküan inganio eramaiten jarraikiko düe, aldiz, koordinazaleak bi egitürak hüilanaraziko dütü eta kudeatüko, berdintarzün batetara eramaiteko. Bestalde, üda hontako animazale txerkatzen ari dira üdako Inganio Zentroetan lan egiteko, interesatüek Xiberoa Herri Alkargoarekin harremanetan sartü behar düe.
Depütatü Bozketako haütageien agerpenarekin jarraikitzen dügü. Gure eskualdean, François Maitia da alderdi sozialistaren haütageia eta bere ordaria Elisabeth Médard. Garazi eskualdeko Kontseilü Orokorrak, sozialista gehiengo bat nahi deio eman François Hollande lehendakari berriari bere politika gaüzatzeko gisan. Esperantxa dü lehendakarigoako bozketan, barnekaldean ere, sozialistek kausitü dütüen emaitza honak beretsiko dütüela. Mendiko laborantsa, Ipar Eüskal-Herriko Instituzio berezia ala eüskararen ezagütpena, sail horien aitzinaraztea xedea dü François Maitiak, haütatürik bada dagün arramaiatzaren 10 eta 17ko bozketan.





