XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Depütatü bozketan, Pedro Carrasquedo Arrokigesa da NPA alderdiko haütageia 4. eremüan eta Eric Laclau bere ordezkaria. Langileen kanporatzeak debekatü, lana partekatü, soldatak goratü, erretreta 60 urteetan, denentako alojamentü bat, lehendakari bozketako ber aldarrikapen nausiak lüzatze dütüe berriz. Horrez gain, ezpekülazioaren kontre, bi proposamen egiten dütüe. Lehenik, legar baten sortzea bigerren etxebizitzetan, etxe zaharren arraberritzeko, berrien egiteko eta lürren erosteko, bigerrenik, SAFER egitüra püblikoa izan dadin, egiazki laborantsan plantatzeko gazteen lagüntzeko. Azkenik, beren alkartarzüna lüzatzen dü, borrokatzen diren Carrefour Market saltegiko langileer, baita ere Mauleko Ospitaleko erier, erretretadüner, beren familier eta langileer.

Entzün Pedro Carrasquedo Legebiltzarreko bozketan presentatzen den NPA alderdikoa : 

Arramaiatzaren 10 ta 17ko Legebiltzarreko bozketan parte hartzeko izenen emaiteko azken epea zen maiatzaren 18ean. Departamentüko laugerren eremüan, hots gure eskualdean, 13 haütageien artean haütatü beharko da. EH Bai koalizioko Anita Lopeperi hitza emanik, aldi hontan beste haütageiekin mintzatüko gira. EAJ-PNBk bere haütageiak badütü, Pako Arizmendi Garaztara da eta Philippe Duhalde Xiberotarra bere ordezkaria. Beren kandidatüaren ildo nausia da Ipar Eüskal Herriko Institüzio berezia eta ber denboran Biarnesek ere bat üken dezen, alde agertzen dira. Departamentüak eta Akitania eskualdeak dütüen eskümenak bildü ahal lezazke Institüzio honek, hebenko garapen ekonomikoa eta kültürala hobeki kontütan hartzeko. Bestalde, Eüskararen ofizialtarzüna eta Xiberoko Bidea xedeen alde agertzen dira EAJkoak. Bozken lehen ützülüa aitzin, haütagei bakotxari hitza eman deiogü, Xiberoko Botzean mahain üngürü bat hedatüko beita arramaitzaren 4ean astelehenarekin 19etan, parte hartü nahi düen haütageiekin.

Entzün Paco Arizmendi eta Philippe Duhalde EAJ-PNB alderdiko haütageiak :

Hogei bat jentek sortü düe Herrira Xiberoan plataforma. Orai arte, Eüskal preso eta iheslarien egoera, errepresioa eta beste salatzen bazüen, Plataforma berri honek mugimentü ezbardinak ordezkatü nahi dütü. Eüskal Herrian sortzen ari den denboraldi berri hontan eta oroen gain ETAren sü etenarekin, mügimentü honek zabalago eta herrikoiago izan nahi dü. Hortarako, antolatzen dütüan ekimen ezbardinetan jentearen hüilantzea esperantxa dü maiatzaren 19ean Donibane-Garazin eginen den algarretatzean. Bestalde, Urdiñarben Müsikaren Egünean hedatürik datean bideoa aholkatürik da sogitea eta maiatzaren 25ko algarretatzean parte hartzea. Azkenik, ürrietaren 13an Manifestaldi Nazionala handi bat izanen da Baionan eta horren lantzen ari dira. Dinamika azkar eta bizi izateko hilabeteko azken ostirale oroz bildüko dira Herrira Plataformakoak. Ez da ahatze behar, frantses eta espaniako presondegietan 640 bat preso badirela beren famillietarik hürrüntürik eta Didier Aguer Pagolarra bada 10 urte preso dela.

Entzün Joanes Etxebarria Herrira Xiberoan plataformako kidea :

Anita Lopepe eta Xabi Duhalde izanen dira EH bai koalizioaren haütageiak 4. bozka eremüan dagün arramaiatzaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketan. Beren haütageitza eta kanpainaren norabideak presentatü dütüe maiatzaren 15ean Maulen. « Eüskal Herriaren hitza Pariserat » eramaitera düe helbürü, instituzio berezia, gatazkaren konpontzea ala eüskararen ofizialtarzüna, konpontürik ez diren aspaldiko aldarrikapenen aitzinarazteko. Jenteen ordezkariak izatea düe xedea, jenteekin osatütako proiektü bat eramanez.

Entzün Anita Lopepe EH bai koalizioko haütageia : 

Lau urte bada Mauleko Herriko-Etxean dela oraiko agintaritza, biga baratzen zaitzo bere kargüa ürrentü arte. Esküin eskerreko jokü politika minberatik kanpo lan egiteaz boztü da Mixel Etxebest aüzapeza, Herriko alkarteekilan lan egiteaz eta Agenda 21ekin üken herritarren arteko harremanaz. Herriko ekipamentüaren hütsak beterik izan dira, eta Agerria fraidetegiaren berrantolatze lanak ere hasi. Agintaritza ondarra gabe, administrazioak galtegiten dütüan arauen barne, Maulen hotel baten izatea dü helbürü, eta kesak üken zütüan ber heinean üztea. Xiberoa honkitzen düen arrenküretan aldiz, Mixel Etxebestek ez dü etxe bizitzen üngürüko espekülazioa arrazo bezala ikusten, baizik eta Xiberoan diren 300 etxe bizitza hütsen bizizalez nola betetzea.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan