XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Frantzian bezala François Hollande alderdi sozialistaren haütageia lehen leküan sailkatü da Xiberoan. Lehen leküan bena Xiberoan Frantzian beno hanitxez aisago. Botzen % 63,43 ardietsi dütü lehendakari berriak, Nikolas Sarkozy-ek % 36,57 egin dütüalarik. Kantonamentü mailan so eginez Basabürüan, Hollandek botzen % 66,57 üken dü eta Nikolas Sarkozy-ek % 33,43. Pettarean aldiz, antzeko emaitzak izan dira. Hollandek %  62,39 egin dü eta Sarkozy-ek % 37,61. François Hollande bost urtez beraz izanen da Frantziako lehendakaria bena dagün depütatü bozketan legebiltzarrako gehiengoa lortü beharko dü bere politika nahi bezala eramaiteko. Ikus Atharratzeko eta Mauleko kantonamentüko bozken emaitzak.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza sozialista alderdikoa : 

400 jente ibili da Mauleko karriketan Maiatz lehenaren kari. Lehen berrehünak bildü dira Intersindikalak deitürik manifestaldiala. Jakin ahal izan dügü ere, Mauleko Ospitalearen egoeraren berri. 600000 euroko ziloa bazela erran bageneizüen, mementoko gaüzak ez dira argi, nola beteko düen ziloa. Haatik, züzendariak hartütako erabakiak salatürik izan dira, hala nola kontratü mügatü güziak denboro osotik %75tara igaraitea eta agitü berri den bezala bati kontratüaren ez arraberritzea.
Bestalde, beste berrehün jente bidü dira LAB, Solidaires, Segi, ELB, Oldartü barnekaldea, NPA eta Carrefour marketeko langileek deitürik. Aurten, manifestaldiaren denboran, güne ezbardinetan eragile bakotxek salatzeak egin dütüe. Segik espekülazioa, Oldartu barnekaldeak banketxeak, Solidairek zerbütxü püblikoaren desagertzea, ELBk eznearen egoera, LABek bertan erabakitzeko aldarrikapena egin dü eta Carrefour Market-eko langileek haien egoeraren berri eman düe. Azken horik, 2005 eta 2008an Altis Eroskiren menpe zirelarik, lan baldintzen ez errespetatzea salatü düe eta horien xüxentzea galtatzen düe. Bi alderdien abokatüak, elkibide bat txerkatzen ari dira Prudhommes-tan ürrentü aitzin.

Entzün maiatz lehenean hartürik izan diren lekükotarzünak : 

Soldata, enplegüa, segürtantxa soziala, lan kontratüa, zerbütxü püblikoa, erretretak besteak beste, eskakizün güzi horien aitzinarazteko borrokara deitzen düe, CGT, CFDT, FSUk, Solidaires eta UNSA sindikatak biltzen dütüan intersindikalak, dagün Maiatz leheneko Maulen. Intersindikalak aldarrikapen horiek lortü nahi dütü, arrazakeria eta intolerentzia güziak baztertzez, gizon eta emazteak ezartez gobernüaren politiken erdian. Maiatz leheneko hitzordüa lüzatürik da herritar güzier goizanko 10.30tan Mauleko zerbütxü günean. Bestalde, Xiberoko FO sindikatak Baionarat joaitea manifestatzera deitzen dü, güdükan diren langileen alkartarzünez. Hitzordüa emanik da 10.30tan Capitaine Resplandy etorbidean Baionan.
Kapitalismoa iraüli, lotü borrokari !! Lema horren pean bildüko dira aurten Maulen, LAB, ELB, NPA, Solidaires, Segi eta Oldartü Barnekalde Maitz Lehenaren ospatzeko. Baxenafartarrak Xiberotarer jüntatüko dira, autokarabanak abiatüko dira Donibane-Garazi eta Donapaleütik goizanko 9.30tan. Mauleko kürütxe xurian jüntatüko dira denak 11tan, manisfestaldia hortik abiatüko da güne ezbardinetan eküratzez, parte harzale bakotxari egün hortako mezüaren zabaltzeko parada emanez.

Entzün Louis Labadot CGT sindikatekoa : 


Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikatekoa : 

Maiatz lehenean dü "Garindaintarrak" alkarteak antolatzen baratzearen üngürüko bigerren salua. Goizanko 9.00tan hasiko da, erakus mahainez gain, mintzaldier lehentarzüna emanik izan da. Aurten aipagei nausiak, lürbeltz, lili ,lantari, erle eta baratzegintza biologikoaren üngürüan dirate. Aipagei bakotx berezilari bat badate jenteen galtoer arrapostü emaiteko. Familia osoarentako izan nahi da hitzordü hau, helbürü berezi batekin, üngürümenaren konzientziaren piztea familietan. Helbürü hau gogoan, haurrer eskeini talier ezberdinak ere ez dirate eskaz…"Baratzearen egüna" Garindainen, maiatz lehenean trinkete gibelean goizanko 9.00tarik aitzina.

Entzün Jean-François Amestoy Garindaintarrak alkarteko bürüa : 

Apirilaren 20an estrenatü da Mauleko «Epizeria soziala». Honen kari, Georges Labazée Kontseilü Orokorreko bürüa Xiberoala jinik zen. Departamentüan holako egitüren lagüntzeko prest dagoela zeion. Xiberoko lürralde bezalakoek bizi düen medikuntzako arrenkürer bürü egiteko, «Osagarri Etxeen» plantan ezartearen alde da, bena azpimarratüz, Kontseilü Orokorrak lagüntza baizik ez düala ekarten ahal, Osagarri plangintza Estadoaren gain delakoz. Bestalde, delako "Xiberoko bidea" dela eta, urte ondarreko, bideak honk lezazkeen hiri eta hiritar güziekin konzertazio bat eginen dela erran deikü.

Entzün Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko bürüa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan