XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko ekonomia osagarri honean bada, Xiberoa Herri Alkargoak eraman düan lan ezbardinari esker dela, erran genezake. Ondorioz, ODACEko langile den Jean-Pierre Hitta, Herri Alkargoako ekonomia ardüradüna date denbora erdiz. Herri Alkargoan urtearen kursean eraman dütüen lan ezbardinak aipatzen deizkü Mixel Etxebestek :

Presoak, presontegiak eta herritartarzüna aipagei izanen dira Tarnose, Baiona eta Maulen abentü hatsarrean. Hiru hitzordü proposatürik dira abentüaren 9 eta 10ean.  Ostiralearekin, Tarnozeko Mediatekan, gaüko 21etan « Herritartasun eta Presontegia » mintzaldi eztabada iraganen da heinbat parte hartzaleekin eta neskenegünean Baionako Mediatekan arrestiriko 17.15etan « Dans la peau d’un maton » libürüaz mintzatzeko kümit zidee Arthur Frayer idazlearekin. Azkenik, Maulen “Toute ma vie en prison”, Ipar Ameriketako presontegietan düala 30 urtez etxekirik den Mumia Abu Jamal aipatzen düan, Marc Evans eta William Francome-en filma dokümentala hedatüko da, Mauleko Zinka ostatüan, abentüaren 9ean gaüko 20etan. Lehentxago, 19etan pintxoak eta züntzür bustitzea hartzen ahalko da.

Entzün Gabi Mouesca  OIP edo presontegien behagüneko ardüradüna :

Bortxatze sexuala, bortizkeria fisikoa ala psikologikoa, ahapaldiak, emazteak bortizkeria sexistaren jasaiteko hanitx parada dü ! Azken urteetan, horren aitortzeko aitzinamentüak izan badira ere, ez zaiola hanixtarzün hori aski ezagützen eta podere püblikoen joka moldea, sobera axalezkoa baratzen dela orano, deioe Kolektibo Feministek. Azaroaren 25ean, "Bortizkeria Sexistaren Kontrako" egünaren kari, ekimen franko antolatürik dira egoera latz horren salatzeko. Ipar Eüskal-Herri hontan, kolektibo feministak algarretaratze bat antolatzen dü Baionan arratseko 18etan Herriko- Etxearen aitzinean. Ondotik, 21etan Miarritzen Royal zine gelan Nathalie Borgersen « Vents de Sable, Femmes de Roc » filma ikus daiteke, eztabada batez jarraikirik datekealarik.

Entzün Miren Aranguren Eüskal-Herriko Bilgüne feministako kidea :

Enerjia berriztagarri sailan,Xiberoa Herri Alkargoak erabaki dü egürraren filiera lagüntzea. Langile bat hartü dü estüdio baten egiteko, helbürüa delarik heben den egürra baliatzea. Xedea lizate plaketen eginaraztea Bildozeko Idiart segagian gero baliatzeko edo zoin etxegintzaren berotzeko. Bertrand D’Hulst xede eramailea hasi berri da lan hortan eta dei egin dü haütetsier indarrak egin detzen herrietako bastizen berotzeko egürra baliaturik izan dadin. Hatsarre batetan, etxegintza kolektiboer bürüz lan bat eramanen da, ondotik pribatüer interesatüko delarik. Xehetarzün habororen ükeiteko, hona Herri Alkargoako Bertrand D’Hulst telefona zenbakia 06 82 25 35 68 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Entzün Bertrand d'Hulst Herri Alkargoako enerjia berriztagarriak xede eramailea :

Üsatü bezala, bata bestearen gibeletik, Mauleko Kontseilüko 21 püntüak adostürik eta bozkatürik izan dira. Horien artean, huraren prezioa %1ez emendatüko da, plomatze batetara heltzeko xedearekin. Beste püntü nausietan, külturaren büdjeta orai artinoko heinean etxikitzea eta eüskararen presentzia agertzea. Bestalde, Agenda 21 aitzina doa, bost norabide finkatü dütüe. Ürrentzeko, Hedexuritegia aipatürik izan da, Mauleko herriak 3 miliu euroko inbestizamentüa eginen dü sortüko düan hedexuritegi berrientako eta lür txerkatzen ari dira.

Entzün Mixel Etxebest aüzapeza,  Kontseilüko biltzarretik landa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan