XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Ez Baxenafarroan bezala, Lürraldeen erreformaren üngürüko eztabadak azpijokü politikarik gabe eraman dira Xiberoan. Hala izanik ere, prefetak proposatzen dütüan berantolaketak, mesfidantxak pizten dütü. Proposamenak diren bezala ez dütü honartü Xiberoa Herri alkargoak bere azken biltzarrean. Hur zikinen kudeatzeari bürüz, alkargoak sail hori bere gain hartzea ez dü honartzen, alde batetik, kanbiamenak ez badü hobetzerik ekarten eta bestetik, Estadoa lagüntza haboroen ekartea ez bada hitzartzen. Bestalde, eskolen alkargoak biltzen dütüan sindikata ezberdinen eskümenen hartzea ez dü honartzen ere, ez beitü nahi izan Estadoa eta Herrien arteko desadostarzünen arartekari edo epailerik. Azkenik, adostarzüna lortzen düan proposamen bakotxa da, Xiberoa Herri Alkargoan sartzeko Lixoze herriaren galtoa. Alkargoak esperantxa dü 2012ko urtarrilan sartzea bali datekeala.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :

Düala 50 urte ebilten den bere egitüra begiratü nahi düala erran dü, aho batez, Atharratzeko SIVOMak egin düan biltzarrean agorrilaren 2ean. Lürralde Erreformaren kari bere ikusmoldearen emaitea galdeginik izan zaion. Atharratzeko SIVOMak, eskümen gütti baldin badütü ere, Basabürüko herriak biltzen dütüan eztabada güne bakarra baratzen dela azpimarratürik izan da, hortarako haren begiratzea beharrezkoa ikusten dü. Bestalde, bideen arraberritzeko eskümenaren aldetik, indar haboro bazirela jüntatürik izatea, prezio hobeagoen ükeiteko gehitürik izan da, eta hortarako baizik ez bada ere, algarrekin lan egiteko nahiküntea erakutsi düe bildü diren haütetsiek. Gütün baten bidez beren ikusmoldea jakinaraziko deioe prefetari.

Entzün Jean-Pierra Libilbehéty Atharratzeko SIVOMaren bürüa :

2 euroentako departamentüan otobüsez kurritzea, orai posible da. Kontseilü Orokorrak otobüs ibilbide berriak plantan ezari dütü üztailaz geroztik. Bi helbürü badira, lehena garraioen segürtatzea departamentüko hirien artean, bigerrena jenteek geroago eta haboro otobüsa har dezen. Horrengatik, joan-jina 2 eurokoa da zoin nahi lüzetarzünentako. Xiberoan ere otobüs ibilbideak badira, Atharratze – Maule – Baionaren artean eta Maule – Olorue. Bestalde, Maulerik beste güne batetarat joaiteko erreserbatzez galtatzen ahal da zenbaki berde batetarat deitzez 0 800 64 24 64. Azkenik, jakin behar da, otobüs harzaleek eskolako otobüsak ere hartzen ahal düela 2 euroen trüküz. 

Entzün Jean Arriubergé Kontseilü Orokorrean garraioetaz axolatzen dena :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoa Herri Alkargoako azken jüntan, Lixoze Xiberoa Herri Alkargoari lotzeko proposamena aitzinatürik izan da, Lürralde Erreforma eztabadaren kari. Egün horietan, Alkargoako herri güziek deliberatü behar düe beren ikusmoldearen emaiteko. Parada horrez baliatü gira herri honen ezagütza hobeki egiteko.

Entzün Manu Croharé Lixozeko aüzapeza :

36 urtez Xiberoko Sindikataren züzendaria egon ondoan erretreta hartü berri dü Milou Castan Atharraztarrak. Botingoan egin diren lan nausien bildüma egin deikü. Oritzapen hoberenak edo egin ahal izan ez düana kontatü deikü. Azkenik eta hebentik aitzina, bere denbora zertan baliatüko düan, salatü deio Laurentx Etxegoin lankideari. Entzün Milou Castan Xiberoko Botingoako züzendari ohia 36 urteko bildüma egiten.

Entzün soinüaren lehen partea :


Entzün elgarrizketaren bigerren partea :

Entzün soinüaren azken partea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan