XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko Agerria fraidetegi ohiaren üngürüan xedeak eraikitzen hasten dira emeki emeki. Hamabi etxebizitzen eraikitzeko hektara bateko güne bat antolatzen hasi da. Larrazkenean salgei ezarriko dira lür pezak. Bestalde, galto azkarra agertzen da Agerria fraidetegiarentako, izan dadin turisma sailan, sozial arloan edo beste. Agerria SEM delakoa, Hego Eüskal-Herriko ikasleekin klase berdeen antolatzeko nahikuntea düan “Izan Untsa” izeneko egitürarekin lanean ari da. Beste xedeak ere ikertzen ari dira. Herriko-Etxearen arrenküra nausia da, haütatüko dütüan xedeak algar biziaraztea. Mixel Etxebest aüzapezak erran deikünaz : "hori bada beren bürü hauste nausia, dena den iraünen dütüen xedeak baizik ez dütüe haütatüko".

Entün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Alkartarzünak ez dü mügarik ezagützen. Hubert Catalogne Bünüztarra, "International Solidarity Movement" erakundearen aktibitateen kari, bi hilabeteentako Palestinan da. Beren etxe eta lürretarik kanporatzeko mehatxatürik diren Palestindarer süstengüa emaiten ari da Naplouse eskualdean. Israëldarren kolonien handitzeko egün oroz kanporatze bortitzak egiten dira. Hebenko jenteen presentzia izanik ere, kanporatzeak ez dira eküratzen bena egitate horien berri zabaltzen da, Hubert Catalognek horren egiteko parada emaiten deikü. "International Solidarity Movement" erakundeak, Palestinako askatarzünaren aldeko güdüka builtarazten dü eta Israëlaren okupazionea eküruarazi nahi dü.

Entzün Hubert Catalogne Naplouse herritik :

Langileek ezagützen dütüen nekeziak eta gobernüek eramaiten dütüen gerla inperialistak salatürik izan dira Maulen, Maiatz Lehenaren kari egin diren bi algarretaratzeetan. CFDT, CGT, FSU, UNSA, eta Solidaires sindikatek deitürik 100 bat jente biribilkatü dira Mauleko zerbütxü günean. Hitzaldi bat egin da bena karrikaren üngürüaren ez egitea deliberatü düe. Aldiz, LAB, Solidaires-ELB-Oldartu Barnekalde-NPA eta Segik antolatü düenean aldiz 120 bat ziren. Sinbolikoki, Segiko gazteek “Parpain” delakoak metatü dütüe Crédit Agricole banketxearen aitzinean. Hitzaldien ondotik Mauleko karriken üngürüa egin düe, besta giroan ürrentzeko Zinka ostatüan.

Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikateko ardüradüna :


Entzün Amaia Etxeber LAB, Solidaires- ELB- Oldartu Barnekalde- NPA eta Segik antolatü düen algarretatzean :

Entzün Louis Labadot CFDT, CGT, FSU, UNSA eta Solidaires deitürik algarretatzean :

Arnaud Villeneuve Atarratzeko kantonamentüko Kontseilü Orokor berria, Paueko Nafarroako Parlamentüko kontseilü gazteena da. 37 urteko Atarraztarra, bere herriko aüzapeza da 2008az geroztik eta Xiberoa Herri Alkargoako lehendakari ordea, sozial saila ardürarekin. Paueko Parlamentüaren gazteena izatez, Biltzarren idazkaria da. Beste ardürak ere hartü dütü, hala nola, gazteria eta kültüra batzordearen delegatüa da. Batzordea lanari lotü dela erran deikü, berriki harekin üken dügün solasaldian. 2012ko hatsarrean eginen diren Gazteriaren Egünaldiak prestatzen ari direla jakinarazi deikü eta kültür sailan, hizkuntzer soegitez, laster beren ikusmoldea eta politikaren norabideak plazaratüko dütüe.

Entzün Arnaud Villeneuve Atarratzeko Kontseilü orokorra :

Lanaren Besta ospatüko da üsatü bezala maiatz lehenean, hots igante hontan. Maulen bi algarretaratzeak antolatürik dira. Departamentü mailan antolatürik den bezala CFDT, CGT, FSU, UNSA, eta Solidaires sindikatek deitzen düena goizanko 10.30etan zerbütxü günean iraganen da. Haatik erran behar da Maulen, Solidaires sindikatak, LAB - Solidaires ELB - Oldartu -  Barnekalde-NPA eta Segik antolatzen düen algarretaratzean parte hartüko düala, goizanko 11etan Mauleko kürütxe xurian. Gerla inperialistei Ez ! Klase Borrokari Bai ! lema haütatü düe aurten. Ondotik, Mauleko karriken üngürüa eginen düe eta egüerditan Zinka ostatüan züntzür bustitzea eta bazkariarekin besta giroan ürrentüko düe egünaldia.

Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikateko ardüradüna :


Entzün Louis Labadot sindikalista :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan