XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

% 42az emendatü da jentearen zenbakia Mauleko igeriskagia arraberritüz geroztik. 400 jente agertü bazen lehen egünean 700etara heltü da egün batez agorrilan. Eskentütako inganio ezbardinek arrakasta üken düe eta dagün urteko berriz inbestizamentü beharko düe egin, batez ere bizikletetan galtoari ihardesteko. Bestalde, jauzteko günea ez da berritürik izanen, lanak handiegi beitira eta beste pübliko bati eskentza nahi beitüe zabaltü. Ondorioaz, jauztekoaren partez, beste lerragia bat, jakuzi eta hur masaje güne bat ezarriko dira. Mauleko igeriskagia berriz gozatzeko parada ükenen düzüe dagün apirilaren 2tik aitzina.

Entzün René Castel Mauleko igeriskagiako erakaslea:

Ondarkinak zer diren eta nola tratatürik diren jenteer explikatzeko, Bil ta Garbi sindikatak bilküra püblikoak antolatzen dütü Xiberoan gainti. Maite Davant Bil ta Garbiko kidea eskola eta besta batzordeekin lanean ari da eta jente habororen sensibilizatzeko xedea dü bilküra horiekin. Ondarkinak nola berexten diren, nola tratatürik diren eta zer xede baden Bil ta Garbin, oro jakiten ahalko da bilküra horietan. Audela, ideiak eta experientzia trükaketa bat ere izaten ahal da. Azken hitzordü bat emanik da ürrietaren 27ko arratseko 20.30 Idauze-Mendin.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbi sindikatekoa :

 

Alderdi sozialisten aitzin bozken bigerren ützülian, Martine Aubry 416 bozkekin nausitü zaio François Hollanderi 296 botz bildü dütüalarik.
Parte hartze azkarragoa izan da eta bozka bülegoak etxeki düenen araberan, bozkazaleak bietan zatitzen ahal lizate, alde batetik eskerreko militanteak, bestetik kanbiamena nahi düenak. Atharratzeko kantonamentüan, hona emaitza orokorrak : zerrendan  2886 ; Botz eman düenek : 201 ; Aubry 102 ; Hollande 99. Maulen Herriko-Etxeko bozka bülegoan, zerrendan 2390 ; botz eman düenek 191 ; Aubry 107 ; Hollande 83 , ez bali 1. Maule üngürüneko herrien emaitza orokorra, zerrendan 5837 ; botz eman düenek 321 ; Aubry 207 ;  Hollande 114. Xibero osoarentako ürrietaren 16ean izan diren bozken emaitzak, bozkazale 713 ; Aubry 416 botz ; Hollande 296.

Entzün Jacques Herrera Mauleko alderdi sozialistako kidea :

Lucio Urtubia Nafartar anarkista Iparraldean da, bere bizia kontatzen düan dokümentalaren presentatzeko eta eztabadaren eramaiteko. Bere ofizioa hargingoan bazen, papere faltsüzale bezala ezagütürik zen. Min handiena, Ameriketako Estatü Batuetako Citybankari egin zeion, miliuka sos galaraztez. Sos güzi horik ez zütüan beretako begiratzen bena beharrünant zirener partekatzen. Hargingoa eta faltsützea ützi badütü, anarkista izaten jarraikitzen dü eta idei horik beharrezkoak direla, Luciok deion bezala. Ber denboran, krisa ekonomikoa ikusirik banketxeak desagertarazi behar direla, lana gaixki egiten düelakoz. Egünko egünean, faltsützen aritzen ahal dela, salbü azkar eta argi izan behar dela. Bestalde, presontegia ezagütü düan gizon honek presontegien kontre agertzen da, bere etsai handienari ere ez deio holakorik opatzen. Iraganaz eta egünko egoeraz mintzatzeko parada dügü Lucio Urtubirekin ürrietaren 25ean Donapaleüko Gaztetxean arratseko 8tarik aitzina, “Lucio, anarkista, faltsüzale eta hargina” filma dokümentalarekin.

Entzün Lucio Urtubia Nafartar anarkista :

Ürrietaren 9ean Alderdi Sozialistaren aitzin bozken lehen ützülean, bozka zerrendetan diren % 6ek parte hartü düe Xiberoan. Atharratzeko kantonamentüan, 181 bozkazale izan dira. Horietarik, 80ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 74 François Hollande-entako, 18 Arnaud Montebourg-entako, 4 Ségolène Royalen-tako, beste 4 Manuel Valls-entako eta azkenik bat Michel Baylet-entako. Mauleko kantonamentüan, 433 bozkazale izan dira. 215ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 131 François Hollande-entako, 45 Arnaud Montebourg-entako, 30 Ségolène Royal-entako, 11 Manuel Valls-entako eta azkenik batak Michel Baylet-entako.
Xiberoan orokorkian, 614 bozkazale izan dira. 295ek Martine Aubry-entako bozkatü düe, 205 François Hollande-entako, 73 Arnaud Montebourg-entako, 34 Ségolène Royal-entako, 15 Manuel Valls-entako eta azkenik bi Michel Baylet-entako. Dagün igantean bigerren ützülia iraganen da Martine Aubry eta François Hollanderen artean. Bozka bülegoak berak dirate eta ber baldintzan bozkatzen ahalko da.

Entzün Jacques Herrera Mauleko Sozialista Alderdiko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan