XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Lehentze da Frantziako herrialdean, haüteslek haütatzen ahal dükeela beren haütageia. 2012ko lehendakaritzak gogoan, jakiteko beren 6 haütageia artean zoin izanen den hoberena, alderdi Sozialistak bozkaldi batetan parte hartzea kümitatzen dütü ürrietaren 9ean hiritar güziak. Bozkatzen ahal dükee botzemaile zerrendetan diren güziek, edo lehendakaritzako bozken püntüan botzaren emaiteko züzena dükeenek. €uro bat ere eman beharko da, bozkaldiak sortzen dütüan gastüen gaintitzeko. Nork  bere bürüa, eskertiar eta errepüblikano baloretan ezagützen düalako aitorpen bat izenpetü beharko dü ere eta jin nortarzün ageri batekin. Atharratzeko Herriko-Etxeala agertzen ahal dira eskualde hortako jenteak. Maulen aldiz bi güne badirate, bata Herriko-Etxean Mauletarrentako, bestea aldiz, Zerbütxü güneko «Ahüzki» gelan, kantonamentü hontako bozkazaleentzat. Bozka güneak 9:00tarik - 19.00 arte zabalik dirate, etenaldirik egin gabe. Ez balinbada nihor % 50aren ozkatik gainti iragaiten, bigerren ützüli bat badateke eta hori ürrietaren 16an izanen da.

Entzün Jacques Hérrera Mauleko kantonamentüko sozialista alderdikoa :

Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak hasi düan lanaren jarraikitzeko, Xiberoa Herri Alkargoa eta Eüskararen Erakunde Püblikoaren lagüntza galdegiten dü.
Bada bi urte orai, Eüskararen presentzia eta erabilpenaren builtarazteko bizi püblikoan Xiberoan lanean dela alkartea. Xiberoko saltegi eta enpreseekin egin ürratsak emankorrak izan dira bena bidea orano lüze da, güzien ützülea egiteko. Audela ahal eskazen gatik, alkarteak denbora osoz düan langilea Marie-Jo Thornary, denbora erdiz baizik ez dü etxekitzen ahal mementoko. Bi egitüra püblikoekin bildü dela alkartea jakinarazirik izan da igaran berri den biltzar nausian. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko langilea 3 urtez denbora osoz beren gain har dezela galdegin deie eta arrapostüaren haidürü dira.

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko bürüa :

Düala 10 urte arrestatürik izan zen Didier Aguerre Pagolar preso politikoa. Aurten heinbat ekitaldi antolatürik dira, honen kari dagün setemerearen 24ean beren süstengüa ekarri nahi düen güziek, otobusez Lannemezaneko presondegiala joaiteko kümit dira. Eüskal-Herriak ezagützen düan egoera politiko berri hontan eta Didieren bizi pertsonalako gora-beherrek manatzen düelakoz, presoek sekülan beno haboro denen süstengüaren beharra badüe. Otobusa goizanko 9etan abiatüko da Donaixtiko plazatik arrestiriko 18etan ützültzeko. Leküak oraidanik etxekitzen ahal dira 06 75 68 06 79 telefona zenbakian. Ondotik kontzertü bat badate Bota gaztetxean, K.Way 731, Bizio, Ekintza eta Goienetxe anaiekin.

Entzün Manex Erdozaintzi-Etxart Didier Aguerre Süstengü batzordekoa :

Ihiztekako antxerrak eginen direia orano ondoko urteetan Xiberoan ? Ihizeko sasua doi doi hasirik, hona zer galtoa izan den, Xiberoko Botingoa edo Sindikataren biltzarraren ondotik. Hiru urte iraüten düen alokaidüak ürrentzen dira eta gütün bat igorririk izan zaie kabana eta lepoa alokaidatzen düener, jakiteko interesatürik düenez beren leküa begiratzeko ber prezioan, Botingoaren helbürüa delarik orai artinoko prezioaren etxekitzea. Sindikata arrapostüen haidürü da eta ageriko zer segida datean. Bestalde, püntü bat eginik izan da Iratin egiten diren obretaz eta ontsalas, obren parte handi bat 2012an ürrentüko da. Xiberoko Botingoa botzik agertzen da ere, bortü ezbardinetan eginik izan diren obretaz, hura helarazirik izan beita lekü frankotan eta olhetan ere obra handiak eginik izan beitira.

Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako ardüradüna :

Mauleko komerzioaren etxekitzeko, herriko etxeak hartü zütüan neurri bereziak lüzatürik izan dira beste urte batentako. Erran behar da azken urteetan, komerzio zonbait etxebizitza bilakatü ziren Peko-arrüan bereziki eta horren ekürarazteko, etxebizitza horien jabeak, etxeen aitzinean auto aparkagiaren egitea behartzen dütü Herriko Etxeak, bestelan 10000 euroko karga pakatü behar dü. Delibero hori da lüzatürik izan beste urte batentako. Mixel Etxebest aüzapezak aitortü deikünaz, ez daki neurri horrengatik denez edo bestalde süstatü dütüen ürratsengatik bena urte batez, ez da beste saltegirik desagertü. A kontrari, janari saltegi bat zabaltü da berriki Peko- arrüan. Bide honean zirela eta sobera salatü gabe, laster beste lanbide berriak hartüko dütüela ondoko hilabeteetan gehitü deikü Mixel Etxebestek.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan