XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Ezkerretik esküinealat : Corinne Libeault, Philippe Lartigue, Pedro Carrasquedo eta Françoise Carrasquedo.Philippe Lartigue, Corinne Libeault eta Françoise Carrasquedo xiberotarrak alderdi antikapitalista berriaren (NPA) zerrendan dira eskualdeko haüteskundeentako. Alderdi berri horren ildoa argi da eta bere izenak ere ontsa agertzen dü. Maulen iragan astean egin aurkezpenean, bereziki bi ideia aipatürik izan dira. Batetik, zerbütxü püblikoen defentsa aipamen berezi batekin postarentako, salatzez herri hanitxetan sasi zerbütxü püblikoa baizik ez düela, agentzia bat ez beita, beren iritziz, hüilanik ere posta bülego bat. Beste aipamen bat üken züan ere Gamere-Zihigako eskolaren zerratze deliberoak, sinbolotik hürrünago joaitez, NPAko kideen ustez hortarik landa eskola hanitx zerratürik izanen beita Xiberoan, errentagarritarzünaren izenean.
Beste alde batetik, Eüskal Herriaren autodeterminazio eskübidea aldarrikatzen düela segürtatü züan Pedro Carrasquedo, alderdiaren xiberotar botzeramaleak. Ber ildotik, Bateraren proposamenarekin bat egin düela erran deigüe.
Entzün Philippe Lartigue :


Xehetarzün haboro alderiaren web günean, heben klikatzez.

Ostirale hontan (barantailaren 12) Alain Lamassoure UMPko haütetsia Sohütako ikastolalat agertü da bi egün lehen jakinaraztez jinen zela. Ez zen deüs ere hitzemaitera horra, bena bai kanpainaren baitan kasetalariak biltzera. Hiru galtoetaz bere iritzia jakin nahi izan dügü.
Eüskara
Eüskararen alde egin düan lana azpimarratü nahi izan dü, bereziki Eüskararen erakunde püblikoaren sortzea aipatzez. Hortaz gain, Europako hizkuntza gütitüen hitzarmenari etxekirik dela erran deigü, ez berriz eüskararen ofizialtarzünari (ez dü hain argiki erran bena alkarrizketa behatzen ahal düzüe heben pean.
Batera
Eskualdeetako haüteskundeekin batean, irratian jadanik aipatü dügün bezala, Baterak eüskal institüzio baten üngürüko galtozkatze bat antolatü dü. Hortaz bere iritzia zinez argi da, kontre agertzen da, bere ustez frantses lürralde antolaketa erreformak ekarriko beilüke leküko ezagüpen azkarrago bat (hori ere entzüngei alkarrizketan).
AHT
Lapurdin iraganen litzatekean Abiadüra Handiko Trenbideaz ere argiki erraiten dü alde dela. Oraiko trenbidearen moldatzeaz galtoa pausatü deiogülarik, ihardetsi dü trein hori tramway eta trein arteko zerbait bilakatüko dela, Baiona eta Donostia arteko lotüra gisa. Trenbide berria aldiz, beste argüdio zonbaitez gain, merkantzia bidetik trenbidealat iragaiteko manera hoberena dela segürtatü dü.
Entzün Alain Lamassoure (UMP) eüskararen üngürüan eta Bateraz mintzo :


Entzün Alain Lamassoure Abiadüra handiko trenbide xedeaz mintzo :

Front de gauche listako xiberotar haütageia ez da heltü berria haüteskundeen giroan. Iragan astean egin züen Maulen ezkerreko zerrendaren aurkezpena, eta Louis Labadot dateke Xiberoaren ordezkaria. Akitaniako departamentü bakoitxarentako Front de gauche zerrenda bat izanen da, eta departamentü hontako zerrenda-bürüa Olivier Dartigolles dateke. Bereziki zerbütxü püblikoen defentsa hartü düe kanpaina honen ardatz gisa.
Entzün Louis Labadot :


Entzün erraiten zeigüna lürralde antolaketaren erreformaz lehenik, abiadüra handiko treinaz ondotik :

Entzün azkenik eüskal institüzione baten galtoaz zer erran zeigün :

Marcel AkozeberriAzken bi asteetan Xiberoko herri alkargoaren sortzea aipatü dügü Battitta Queheille lehendakari ohiarekin eta Dominika Bosq oraiko lehendakariarekin. 10 urte ospatü zütüan ofizialki iragan astean xiberotar institüzioneak. Herri alkargoaren sortzea aipatzen delarik, nahi ala ez, ordüan izan ziren nekeziak aipatü behar dira. Entzün ondoan Battitta Queheille (ikus heben klikatzez) deliberatü dügü ordüan Larrañeko aüzapeza zenarengana ere joaitea.
Marcel Akozeberrik erran deigü zergatik ez züen herri alkargoan sartü nahi :


Herri alkargoaz gain, institüzione hanitxek bortüa bereganatü düela ere erran deigü :

Gobernü frantsesaren lürralde antolaketa xedeaz bere iritzia eman deigü :

Larrañeren geroaz, azkenik, Marcel Akozeberri :

Estatü frantsesak, aski entzüten da, lürralde antolaketa berria eztabaidatzen dü aste hontan Senadoan. Oraiko kantonamentüak moldatürik izaten ahal lirateke, eta izan dadin esküinean ala ezkerrean, politikariengan arrenküra hanitx sortzen dütü. Erran behar da estatu frantseseko 6000 haütetsietarik 3000etara iragan behar liratekeala. Eskualde eta departamentüko haütetsientako, kanbiamen handiena izenarena litzateke, lürralde kontseilari deitüko beitlirateke.
Bena erran bezala kantonamentüak irauliko dütü. Bizizale kopürüaren araberako kantonamentü berriak sortzen ahal lirateke. Horrek erran nahi lüke Maule eta Atharratzeko kantonamentüak desagertzen ahal liratekeala, üngürüko eskualdeekin üztartürik izateko. Hargatik irüdian ageri diren bi kontseilari orokorrak Jean Pierra "Pepela" Mirande Maulekoa eta Mixel Arrantzet Atharratzekoa erreformaren kontrakoak dira.
Entzün argibideak Lolek emanik :


Entzün Mixel Arrantzet :

Entzün Jean Pierra "Pepela" Mirande :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan