XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoa Herri Alkargoak, Mauleko hiltegia eta CIAS edo Jenteen Zerbütxüko Lürralde Egitüra kudeatzen dütü. 130 langiletara heltzen da Herri Alkagoari lotürik den langilegoa. Dominika Boscq Herri Alkargoako lehendakariak, agiantza hortaz baliatü da, 2010 gerren urteaz bildüma baikor baten egiteko. 2011ko xede nausiak ere aipatü dütü, hala nola, ZAD "Zones d’Aménagement Différé" baten antolatzea Ezpeize, Bildoze, Sohüta eta Liginaga herrietan. Mauleko pizinaren lanen ürrentzea maiatzeko eta Mauleko berexgüne berriaren zabaltzea jakinarazi dü. Herri Alkargoako otoak, ekeiak eta besteen etxekitzeko güne baten erostea eta Osagarri Etxe baten zabaltzea Barkoxen xedea dü Alkargoak. Ahatze gabe, Xiberoa Herri Alkargoak dozier gaitzenak kudeatü beharko dütüanak Sarrikota-Peko ondarkintegia eta « La Voie de la Soule » bide xede famatüa.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :

Marc Leroy NPAko haütageiarekin, bost dira jadanik dagün martxoko Atarratzeko kantonamentüko bozkan presentatzen direnak. Arnaud Villeneuve, Michel Castan, Jean-Pelle Iriart eta Pierre Etchecopar dira beste lauak. Egün horietan jakin behar günüke nor datekean EH Bai abertzaleen koalizioaren haütageia. Iragan ostegünean, Front de Gauche alderdiaren kanpañaren abioa emanik izan da Atarratzen eta horren kari Pierre Etchecoparen ordaria ezagütarazirik izan da. Marie-Claire Sagardoybürü izanen da. Bestalde laborantsaz, eta enpreser edo herrier eskentzen zaien sos lagüntzetaz besteak beste, Pierre Etxecoparek bere proposamenak zehaztü dütü. Kontseilü Orokorreko bozkak haüteskunde politikoak direla eta UMP alderdiaren kanporatzeko parada ezinago hon dela erran dü. Bere ideiak ezagütaraziko dütüala gehitü deikü, eta ez dela beste zonbaiten gisan gorderik aitzinatüko. Aisa dela heben zerbütxü püblikoen defenditzea eta Pauen UMP alderdiarekin bozkatzea azpimarratü dü. Azkenik, maskaraden gisan herri ezberdinetan iragaiteko galtoa üken düala erran deikü bena maleruski ez dela denetan igaraitan ahalko.

Entzün Pierre Etchecopar Front de Gauche alderdiko haütageia :

Xarrikotapea eta Bildozeren artean egin nahi den “Xiberoko bidea” xedearen kontreko deliberoa hartü dü Bildoze-Omize Peko kontseilüak abentü hatsarrean, xede honen kontre altxatzen den “Les voix de la Soule” alkartearen galtoari ihardesteko. Bildoze-Omizek hartzen düan ber zentzüko bigerren deliberoa da. Zinegotsia den Hervé Moustrouk erran deikü, Kontseilü Orokorrak presentatü düan bigerren proposamena, lehena bezala da eta ez da honargarri. Proposamenak ez dü herritarren ikusmoldea kontütan hartzen, omen laborantsako lür sobera hartüko dü eta orohar algar mintzatze eskaza salatzen dü zinegotsiak. Bide xedeak ekarten ahalko dütüan hobekuntzak segürtantsa mailan ere düdan ezarten dütü, etxe zonbaitetarik zinez hüilan iraganen beita. Oraiko bidearen hobetzearen alde dela gehitü deikü bena damütü da posibilitate hori ez beita ikertürik izan.

Entzün Hervé Moustrou Bildoze-Omize Peko zinegotsia :

Bost gerren haütagei bat presentatü da atzo Atarratzeko kantonamentüko bozkentako. Marc Leroy Aloztarra izanen da, NPA edo Nouveau Parti Anticapitaliste alderdiaren ordezkaria. Bada 10 urte Basabürüan bizi dela, erretretan da eta 4 haurren aita da. Bere üdüriko Kontseilü Orokorrak, Basabürüan bürützen düan politika, ez da Basabürütarrek merexitzen düen heinekoa eta horrengatik izentatzen da. Bere kanpañaren ardatz nausiak izanen dira, Aurore Martinen kontre Euroagintearen desagertzearen alte borrokatzea, zerbütxü püblikoen zaintzea, eskola zerratzeen eküratzea eta Gamere-Zihigako eskolaren arrazabaltzea, langileen kanporatzeen debekatzea, eta etxebizitzen gaineko espekülazioaren eküratzea besteak beste.

Entzün Marc Leroy NPA alderdiko haütageia :

Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak 2011 urteko agiantzak presentatü dütü iragan ostirale gaüan, Herriko etxean. 2010an, ekonomia, sozial, animazio eta beste sailetan egin izan direnak aipatürik izan dira. Alde batetik, kirol sailean egin diren aldagelen arraberritzea eta bestetik, Irabarneko jauregia eta Agerria. Azken bi eremü horien baliatzea ez bada orano ere argitürik, lan inportantak direla azpimarratürik izan da. 2011 urteari so,  langei ezbardinak badira, hala nola Agerria aldean dozena bat etxeen eraikitzeko eremüa antolatzea. Bestalde, gogoeta bat eramaiten ari da Herriko Etxean baliatürik ez diren etxeen arraberritzea bere gain hartzeko. Hogei bat urtez, alokaidüa herriko etxearentako bildü ondoan, jabeer etxe berri bat ützültzeko ondotik, 20 urteren bürüko. Azkenik, Herriko Besta Batzordea uhuratürik izan da egiten düan lanarentako.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan