XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Berri hon bat, 2011ko huraren prezioa berdin egonen da, hona zer deliberatü dü SAEP Xiberoko hur sindikatak bere biltzarrean. Abonamentüa edo harpidetza 60.79 eurokoa baratüko da eta hur metra kübakoa 0.83koa. Prezioa ber heinean etxeki ahal izan da, 2010an huraren gastüa ez beita apaltü, 2003az geroztik agitü zen bezala. Berri honetan, SMICa ere % 1,6az goratü da, 8.86 eurotik 9 euroetara iragan da. Hots güti gora behera, 17 euro haboro üken behar günüke paka fitxan. Bena aski dateküanez goratüko diren beste freser bürü egiteko, ez da segürik. Adibidez, elektrika % 3az goratü da urtarila lehenean. Asürantzak, izan ditian etxetakoak, autokoak ala mütüelak goratü dira ere bai. Gaza eta egün oroztako kontsumoko ekoizpenen prezioen goratzeak üken behar güntüzke horra den 2011 urte berrian.

Entzün Brousset-Matheu jauna SAEP Xiberoko Hur Sindikatako lehendakaria :

Baimenik gabeko sendabelarrekin eginik diren ekoizpenen salmenta debekatürik date Europa Batarzünean 2011ko apirilaren lehenetik harat. Europak proposatzen düan direktiba berriaren ondorio xüxena da. Direktibak deio, elikagai gisa ezagütürik ez diren sendabelarrez eginik ekoizpenek, edo zoin erremedio bezala baimen bat üken beharko düe eta ber kontrolak jarraiki beharko dütüe. Sendabelarren erabilpena eta salmenta azkarki tipitü izan behar litake. Jakitez, baimenaren ükeiteko ikerketen kostea 120 000 eurokoa izaten ahal dela, ekoizle tipiak berriz baztertürik egonen direla pentsa daiteke. Gure jan-edanen kontrola hartü ondoan, gure osagarri eta sendatzeko moldeen kontrola hartzeko bidean dira multinazional handiak.
Entzün Johañe Etxemendi sendabelar ekoizlea eta saltzalea :

Lürraren antolakuntza lehentarzünetan ezari nahi dü Xiberoa Herri Alkargoak ! Lan eremüen antolatzen ari da Maule üngürünetan. Bildozeko eremütik landa Gotaine-Irabarnekoa prest izanen da salgei ondoko asteetan. 8000 m2 eremü ofizialer proposatürik izanen zaie. Bestalde, departamentü mailan aeronotika sailan estüdio bat eginen da. Xiberoak ere parte hartüko dü eta estüdio horren bidez ikusi nahi da badenez enpresarik plantatü nahi düenik departamentüan. Xiberoa Herri Alkargoako biltzarrean, turisma saileko xede bat ere aipatü da, Eüskal-Herri barnekaldean egin den estüdio baten emaitzekin, Camping-cars delakoen errezebitze güneetaz. Sail hortan lanak jarraikiko dira ikusiz geroago eta haboro kurrizale badela molde hortan. Herriko etxeetan inkesta bat eginen da ondoko egünetan. Azkenik, Herri Alkargoago biltzarre ürrentzean Aurore Martinen Espainarratzearen salhatzeko petizione bat proposatü da, nahiantek izenpetü düe.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :

Aurore Martin mauletarsak gordatzeko deliberoa jakinarazi dü. Aurorek, JPB kasetalara gütün bat igorri dü bere haütüaren explikatzeko eta Espaiñalarat ez eramanik izateko gisan. Bestalde, abentüaren 22an Paueko proküradoreak bere arrestatzeko manhüa eman dü.
Dominika Rekaltek Aurore Martinen gütüna erakurten deikü :


Ohartarazten deizüegü alkarretaratze bat eginen dela ostiral arrestiri hontan, Mauleko kürütxe xurian. Üsatü bezala, arrestiriko 6 orenetan emanik da hitzordüa.

Xiberoko Botingoak Iratin düan xedearen aintzinkontüak bozkatü dütü iragan neskenegün goizan egin düan urteko azken jüntan. Orotara obrek 2 milliu eta 700 mila euro gütienetik kosteko düe. Etxolen arraberritzea 3 partetan eginen da eta ehüneko 30 heineko sos lagüntzak ardietsi dütü lan horientako. Aldiz eraikiko den zentro berriarentako sos lagüntzak handiagoak dira, energia güti egartzeko arauak errespetatüko beidütüalako. Bana beste ehüneko 60 heineko sos lagüntzak ükanen dütü Xiberoko botingoak. Zentro berriaren obrak dagün martxoan hasi behar lükee. Bestalde ürrentzeko, Ligi eta Larraineren artean den Ascaray oihanean, Xiberoko Botingoak 50 hektaretan zühainak lantatüko dütüala 2011an jakinarazi dü.

Entzün Jean Pierre Mirande Xiberoko botingoako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan