XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Palestinako lürretan, Israel-ko kolonietan egiten diren ekoizpenen boikota kanpainaren berri emaiteko, Xiberoko saltegi handi batean ekintza bürütü düe "BDS"kolektiboko heinbat militanteek. Frütü jüsak, abokatak, edo ñeñeentako oihalak bezalako ekoizpenak, kaddi batetan bildü eta alanbrez üngüratü dütüe, eskü paperen banatzea egin düe palestindarren egoeraren ezagütarazteko. Veolia bezalako enpresen joka moldea ere salatü düe. Enpresa honek, garaio zerbütxüak eta ondarkinen biltzeko sareak garatzen dütü Israel-ko kolonietan. "BDS edo Boycott Désinvestissement Sanctions" kolektiboak, Xiberoko Herri Alkargoak Veolia enpresarekin düan kontratüaren ez arraberritzea galdegiten dü.

Enzün Hubert Catalogne BDSko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika}

2012ko azken kontseilüa egin da Mauleko Herriko-Etxean. Aipagei nausietan izan da, hiri-erdiko etxe aitzineen arrafreskatze xedea, 20 000 euroko büdjeta bozkatü da hortarako. Bestalde, urte hontan aipatzen den "Haize errota" edo "Parc Eolien" delako proiektüan, azkenean ürrats bat eginen da eta errota bat ezariko da ikusteko aski haize badenez. Urteko azken biltzarra izanez, urteko bildüma egin dü Michel Etxebest aüzapezak, erakustez obra hanitx eginik izan direla azken 3 urteetan. Orai lan haboroxenak ürrentürik, 2013ko xede nausia izanen da espartiñaren etxea altxatzea Maulen, tresna turistikoa eta ekonomikoa izan nahi da. Azkenik, urte ondarreko agiantzak eginen dira urtarilaren 4ean arratseko 19.00tan.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskal-Herriko Haütetsien Kontseilüak, "Eüskal Lürralde Alkargoa" sortzearen alde agertü dira irgan azaroaren 24ean. Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakariak berri hau begi honez ikusten dü. Orai artinoko egitüratzea gaintitürik dela uste dü eta haütetsiak heben sortzen diren xedeak bürüala artino eramaiteko ahalmena üken behar düela ere. Lebranchu ministro andereak erran düan ez bezala, Frantses konstitüzionean sartzen ahal da "Eüskal Lürralde Alkargoa" bere ustez, Konstitüzioneak experimentazioa ezagützen beitü. Orai pilota gobernüaren eskü da.

Entzü Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatüz)

Frantziako Gobernuak prestatzen düan 2015eko haüteskunde lege berriak arrenküra handia sorarazten dü baserrietan diren kantonamentüetan ! Emazte eta gizonen arteko parekotasuna sartü nahian, bozka eremüak berantolatüko dira. Xedea da 25 000 bizizale den eremüen egitea eta horrek dü eztabada sortzen Xiberoan ! 13 800 bizizaleekin Xiberoak gal lezazke bi kontseilü jeneralak eta audela Biarnori loturik izan ahal leite. Jean-Jacques Lasserre senatürak badü beste proposamen bat eta hau defenditüko dü, oraiko depütatüaren eremüa kontütan hartü behar da bere ustez.

Entzün Jean-Jacques Lasserre senatüra : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Jacques Herrera Aiñharbearra izentatürik izan da berriz Xiberoko Alderdi Sozialistaren idazkaria. Jacques Herrerak alderdiko kideak eskertü dütü berritü düen konfiantxaren gatik. Bena ez dü gorde lan zama handia egin beharko düela ondoko hilabeteetan, bereziki herrietako bozken prestatzeko. Maulekoari so, exkerreko zerrenda zabal bat prestatzen ari zirela baieztatü deikü. Üdüriala, exkerrean bi zerrenda izanen dira lehen ützülüan pürü.

Entzün Jacques Herrera Xiberoko sozialisten alderdiko idazkaria : 


Soinüa telekargatü
(esküinarekin klikatüz)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan