Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Emankizüna



«Nüklearretik elkitzea» sareak mobilisazioak egin zütüan iragan aste ondarrean. Xiberoko kolektiboa ere bildü zen Maulen. Honek gaitzetsi dü, gobernüak ez düala kontütan hartzen zentral nüklearren adina bere energia plangintzan. Normalean zentralak hogei ta hamar urteko iraupenerako aitzinikusiak baziren, andana batek müga hori gainditüa gatik jarraikitzen düe martxan.Energia berriztagarri politika sento baten ez ezarteak, jenteen baitan nüklearraren beharra bermatzen düala ere zion Marie Christine Lagrange «Nüklearretik elkitzea» kolektiboko kideak, eta beraz, EDFek, nüklearraren beharraz düan diskursoarekin bat egitera behartürik dela…
Xarrikotapeko herrian, herriko bozkak ziren irailaren 26an igantearekin, lau kontseilieren haütatzeko. Lau haütagei ziren eta lauak lehen ützülian iragan ziren. Herritarren erdia izan zen bozkatzera eta holaz lehen ützülia aski izan zen. 207 ziren bozkatzera deitürik, 105-ek bozka eman züen : André Chabalgoity 79, Pierre Hasperue 78, Lydia Lagaronne 87, eta Sandra Urrutia 74 bozekin haütatürik izan ziren. Bozka horien ondotik, berriz agertzen da herria zatitürik dela , Bil ta Garbi sindikatak egin ondarkintegiarekin, hortakoz jadanik hiru kontseilier-ek beren kargüa ützi züen üdan. Halarik ere, bozka iragan zen giro honean eta orai hola jarraiki nahi dü kontseilü berriak.
Xiberoko hiru egitüra edo alkarte lagüntü dütü Udalbitzak aurten. Müskildiko Azkorria kooperatibari, hamar mila euroko mailegü bat egin dio, Alozeko ikastolari sei mila euro lagüngoa eta Atarratzeko Azia alkarteari beste sei mila euro. Ipar eta hegoaldeko, herriko etxe eta haütetsiak biltzen dira Udalbiltzan. Düala 15 urte sortü zen helbürü batekin, Euskal Herriko herriak laguntzea beren xedeetan. Frantses gobernüa edo Kontseilü Orokorraren lagüntzak ez direlakoz aski, Udalbiltzak ere, nahi dü egin bere ekarpena. 1471 haütetsi eta 353 herriek parte hartzen düe Udalbiltzan, horietan, Xiberotik, 9 herri, 7 aüzapez eta 22 kontseilari. Udalbiltzan partaide izateko honenbeste sos eman behar düe herriek eta gero sos hori partekatürik da xedeen arabera. 2015-eko xedeak ari dira aipatzen , horietan, Atarratzeko Agusti Xaho kültür etxea edo ere Mauleko Agerria etxean egin nahi den batzari günea.






