- Politika
- Agerraldiak: 2056
Israël kontreko boikot kanpañen ondorioak sendi dira.
BDS Xiberoak (Boycott-Désinvestissement-Sanctions), iragan neskenegünean Maulen antolatürik zen gaüaldian, Ida BDSeko kideak hitza hartü züan, Frantzian Israëleko boikotari lotürik auzibide ezbardinen berri emaiteko. Bestalde, azken urteetan eramanik izan ziren boikot ekintzeetaz ere mintzatü zen, erranez ondorioak senditzen zirela. Veolia enpresaren adibidea aipatü züan, jakinaraztez merkatü hanitx galtzen beitzütüan, emeki emeki Israëlen züan aktibitatea üzten ari zela. Israëlen jokatü beharra zen 21 urte petikakoen Europako Futbol Kopa ere, ezeztatürik izan zela jakinarazi züan.
Ida BDSeko kidea :