XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Iragan neskenegün goizean, Mauleko merkatüa baliatzez, BDS (Boycott-Désinvestissement-Sanctions) Xiberoa taldeak alkarretaratze bat antolatü züan Palestinarekin alkartarzüna agertzeko. Herritar eta haütetsiak kümit ziren, eta 50 pertsonen artean Alderdi Komünistako partaideak ere baziren. Israeleko gobernüak azken egünetan Gazan egin bonbardaketetan mila jentez goiti eho dütü. Horren kontre, eta hanko berriak emaiteko manera hedatüenaren kontre (argiki erranik, desinformazioa) oldartzen dira alkarretaratzean bildü zirenak.
Entzün han egin dügün erreportajea:  


Entzün Louis Labadot:  

Üholdeak izan dira Xiberoan ostirale hontan goizean goizik. Erreka güziak gainditürik desmasiak izan dira herri hanitxetan, hala nola Urdiñarbe, Garindaine, Pagola, Gotaine, Sohüta, Bildoze eta Maulen besteak beste. Etxe franko hunkitürik izan badira, enpresek ere makurrak jasan dütüe.

{youtube}5DOB8ZHyycg{/youtube}
Argazkiak haboro irakurri klixkatzez.

Martxoaren 22an Ipar Euskal Herrian diren hegoaldeko errefusiatüek alkarrekin sortherrira itzültzeko deliberoa aurkeztü züen. Euskal herriak bizitzen düan bake prosesüaren aintzinean, eta espainol gobernamentüaren nahikünte eza dela eta errefusiatüek haien ogüz itzültzeko deliberoa hartü düe. Horien artean dügü Gonzalo Etxebarria Barkoxtarra. Preseski aste ondar hontan, Bilbora ützüliko da beste herritar batekin. 34 urte egiten dü ez dela hegoaldean izan. Zer senditzen den momentü hontan ezin dela esplika dio. Hala ere Xiberoan bizitzen jarraikitzeko xedea dü. Ürrats honekin, espainol gobernüari jesto azkar bat erakutsi nahi zaio bake prosesuaren harira. Bestalde hegoalde eta espainarat nahi düalarik joaiteko parada badüke. 
Gonzalo Etxebarria :

Nafarroan Euskararen egoeraren salatzeko eta ofizialtarzünaren aldarrikatzeko, lagün multxo ttipi batek, Bertsokleta, bertsolaritza eta txirrindula uztartzen dütüan ekimena sortü züen. Zazpi etapaz, zazpi probintzietan, zazpi bertso saio eskeintzez, Nafarroako euskararen egoeraren berri emaitea da Bertsokletaren helbürüa.Iragan larunbatean Nafarroako Lodosa herritik abiatü zen Bertsokleta ekimena. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Xiberotik iragan ondorren Baxenafarroan, Baigorrin dira ostegün hontan. Bihar ostirala Euskal Herriko ützülia eginik Iruñean ürrentüko da Bertsokleta.
Eneko Fernandez-ekin mintzatü gira :

Haüteskundeak doï-doïa iraganik, Xiberoa Herri alkargoako biltzar berriak bere bülegoa eta presidenta apirilaren 17an izentatüko dü. Bena 2014-2020 Xiberoko garapen ekonomiko xedearen gogozkatzeko eta eraikitzeko ez da etenik izan. Odace alkartea eta Xiberoko mendi sindikatarekin batzorde berezia osatü da, ofizialegoa, industria, komerzioa, turismoa, laborantza eta oihangintza lantaldeetan antolatü dira jadanik. Helbürüa da iragaran sei urteetako bilanaren egitea eta üda gabe dagün sei urteetako garapen ildo nausien finkatzea, hortarik helkiko diren xedeen presentatzeko Euskal Mendia egistasmoa eta Euskal Herriko lürralde kontratüan.
Joël Marion alkargoako ekonomia ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan