Berriak

Sohütako eliza üngüruüan lan zonbait hasiko dütüe, üda hontarik aintzina. Horien aipatzeko bilküra pübliko bat antolatürik zen Astelehen gaüan, Sohütako herriko etxean.
Milioi bat euro eterdi inbestitürik izanen dira lanetan. Lan horien artean : ebi erauntsiko hurren biltzeak, trotoir edo espaloien ezartea, argitze püblikoen ezartea, berdegüneen berritzea, bide edo garraioen antolaketa, aparkatzeko leküak, eta ibiltariendako segürtamen lanak.
Bestalde bizikletentako bideen lantzen ari dira, bena Maule ta ondoko herriekilan ikusi behar düe orano.
Christelle Mange Sohütako mera :
EPCI edo herri elkargo bakotxaz eztabaidek jarraikitzen düe.
Aintzineko ostiralean 2. Mintzaldia antolatü dü Batera plataformak. Omizepean EPCIa eta ekonomia aipatürik izan da, lehen mintzaldian aldiz laborantsaren inportantzia EPCI berri hontan aipatürik izan zelkarik.
Mintzaldi horietan orhitarzirik izan da badela 20 urte beno haboro Garapen eta Hautetsien kontseilüa sortürik izan zirela, eta Ipar EH heinean egitüratzeko lanetan ari direla.
Dagün mintzaldia martxoaren 23an hots ondoko asteazkenean date Altzürükün. Hor Xiberoan leküa EPCI herri elkargo bakotxan date aipageia.
Dominika Bosk herri elkargo bürüa eta Nicolas Blain haütetsiak hor dirateke honen barnatzeko.
Baterak eramaiten düan lanaz püntü bat egin dügü Leoni Aguergaray Muskildiko auzapez eta Baterako kidearekin :
Batera plataformak Xiberoko herrien ützülia ürrentü dü Barkoxen igante egüerditan.
10 egünez Xiberoko 36 herrietan xehetarzünak emanik izan dira, EPCI edo euskal herri alkargoa bakotxaz.
Utzüli honen bilana egin da Barkoxen,40 bat herritarren aitzinean eta oso baikor izan da; jenteak interesa erakutsi dü, galtoak eginik izan dira eta düdak ere agertü dira.
Informazio banatzeak jarraikiko dü orano , herriko kuntseiluer dokümento bat emanen zaüe herriko kuntseiluan bozkatü beno lehen, bozka eginen delarik martxoaren 15 etik goiti.
3 mahain üngürü eginen dira Xiberoan ondoko egünetan, lehena ostirale hontan Liginagan, geia EPCI eta laborantxa, Jean Claude Iriart departamentüko kuntselera eta Michel Berocohirigoin-ek parte hartüko düe.
Patrick Queheille baterako kide:
EPCI Eüskal herri elkargo bakotxa eta ekonomiaz mintzaldi eztabada bat antolatürik da ostiral gaü hontan Onizepean.
Baterak bere bigerren mintzaldia antolatzen dü. Aintzineko astean, Liginagan, Herri elkargo bakotxa eta laborantxaz mintzaldia izan zen, 50bat jenterekin. EPCI eta ekonomiaren aipatzeko Martine Bisauta eta Benat Elkegarai hor dirateke, biak haütetsi eta Baterako kide. Mintzaldia frantsesez date.
Hitzordüa : Ostiral gauan 20.30tan Onizepeko denen etxean.
Dagün mintzaldia, « Xiberoa herri elkargo bakotxan » Dominika Bosq herri elkargoa bürüa eta Nicolas Blain haütetsia , asteazkenean Altzürükün euskarazko eztabadan.
Frantxoa Camus Baterako kide:
Mauleko herriko 2 langileen kuntre , Michel Echebest, herriko merak eman gaztigüak aztertü dira lehenik departamentuüko diziplina kuntseiluan eta ondotik Akitaniakoan.
Lana ez behar bezala egitea eta ere errespetü eskazaren gatik, hona Mauleko merak emanik izan ziren gaztigüak : langile bati , 5 egüneko kanporatzea hilabete sarik gabe eta besteari 3 egüneko kanporatzea hilabete sarik gabe.
Ondorioz , departamentüko diziplina Kuntseilüak gaztigüa ezeztatü züan ez zelakoz jakilegoarik , halerik ere gaztigüa etxeki züan mauleko merak.
Azkenik dei egin ondoan, Akitaniako diziplina kuntseiluak erabaki dü gaztigüa azkarregi zelakoz abisü bat emaitea 2 langiler gaztigü horien ordez.
Cgt sindikatak lagüntza ekarri deie eta jüztizia emanik izan dela erran dü Louis Labadot langileen süstengazaleak:
