- Politika
- Agerraldiak: 1708
Oihanak dütüen herriak kexü dira legar berrien kontre
Ekonomiak egiteko, frantses estatüak 50 milioi euro güttigo eman nahi dütü ONF frantziako oihanak babesten dütüan egitürari. Haatik galdegiten dü oraidanik oihanak dütüen herriek paga dezen haboro.
2012az geroz, herrier oihan hektar bakotx 2 euro galdeginik zen, orain Estatuak 14 euro pakatzea galdegiten dü. Audela, Frantziako estatüak egür salmentaren ehüneko 16eko legarra eman nahi dü.
Oihanak dütüen herriek legar berri horiek errefüsatzen dütüe. Untsalaz 2015garren urtea ürrentu beno lehen, akordio bat ediren behar düe ONF eta Estatüarekin.
Sos galtze sobera ez ükeiteko herri hanitxek ONFetik elki nahi düe.
Milou Castan departamendüko eta pirineoko oihanak dütüen herrien ordezkariarekin elestatü da Ximun: