XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

7 gerren CLEJ-ari esker, Eric Bordagaray ,mitikiltar gaztea instalatzen da Maulen autoen kontrola teknikoak egiteko. Sohütako bidean den Sarrazin-en segida hartzen dü, Dekra, markarekin. Bekanika indüstrial saileko ikastaldiak egin dütü eta Xiberoko beharrak zoin ziren ikusi ondoan , erabaki dü sail hortan plantatzea. 7 gerren CLEJ-ak arrakasta handia üken dü, alde batetik 300 sos-emaileren markaren haustea esperantxa beitüe eta, bestalde, 10 hilabetez, 6 gazte lagüntü beitütüe instalatzen ! Martxo ondarra arte, sosa emaiten ahal da eta orano xedeak balinbadira, lagüntüko dira urte ondarra arte. Arrenküra bakoitxa da, Basabürüan ez dela oranokoan xederik agertzen, 6 instalazioak Pettarrean eta Arbailletan egin beitira.
David Etchecopar CLEJ-eko kidea :


Eric Bordagary, instalatü berria :

Dantzak seküla beno haboro arrakasta dü Xiberoan. Xiberoko dantzarentako jakina bazen ere, dantza modernoak eta klasikoak ere beren jarraikizalea dütüe. Hori argiki agertü da Dantza Bideak alkartearen biltzar nausian, iragan neskenegünean Maulen agitü dena. Alkarteak, gazte ala gehitü, 140 kide dütü, kurtsoen edo ikastaldien jarraikitzeko. Jente zonbakina ederki handitü da urte batez. Iragan urteaz ondoramen oso baikorra egin da eta dagün urteko xedeak ere aipatürik izan dira. Horien artean dagün 2017ko arramaiatzearen 10ean eginen den “Entre ciel et Terre” ikusgarria. Hatik mementoko alkarteko ardüradünek ez deiküe haboro salatü, sorpresa etxeki nahi beitüe azken mementoa artino. Beste bi argeraldi eginen dütüe, martxoaren 4ean Müsika eskolako ikusgarrian eta 25ean Maule Hiriko kültür sasoinaren barne.
Maitena Pochelu :

Xibero telebistaren azken edizionea elki berri da beren internet webgünean. Ber zoinian 100 000 bijitariak gainditü dütü web güne honek, erakustez arrakasta handia düala telebista berri honek.
Hilabete oroz, 4 gei edo erreportaje lantzen dütüe, horietan bat euskaraz, eta hilabete oroz kanbiatzen dütüe bi presentatzaleak.
Euskararen leküak inportantzia badüala ere azpimarratü deiküe.
Apirilan abiatürik , 8 edizione jadanik elkirik dira. Lagüntzale franko badütüe eta hilabete oroz jüntatzen dira ondoko ürratsen ikusteko.
Adinetako jendeentako giltz USBak proposatzen dütüe internet ez düenentako.
Eskoletan eta xiberoko lizeoetan iragaiten dira ere beren xedearen presentatzeko eta nahiantak berekin lanean ariazten dütüe.
TVPIekin partaidetza bat abiatü nahi lükie bena ez da mementoan prestik.
Philippe Etchegoyhen:



Xiberoko botza irratiak kantaldi bat antolatzen dü martxoaren 18an Maulen. L’arcusgi, Altzükütarrak eta Sohütako masakaradako buhameak behatzeko parada dateke.
Xiberoko botzaren süstengüz jinen dira beraz talde horik. Erran behar da inbestizamendü handiak egin behar dütüala émetteur edo hedagailüaren arraberritzeko, eta bere materiala oraiko beharrer egokitzeko. Langilegoaren heina ere begiatü nahi da.
Lekuen begiatzeko, barantailaren 26etik aintzina leküak hartzen ahalko dütützüe Atharratzeko turismo bulegoan, Maule Xibero Bio saltegian, Donapaleuko turismo bulegoan, bai eta Xiberoko Botzan.
Julen Guiresse:


Laugerren aldikoz segidan irabazi düe Dronde aita-semeek Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa. Aste ondar güzian jaun eta jabe izan dira, eta minüta bat eta 28 segundako abantzüarekin ürrentü düe Manu Castanen aitzinean. Urrutia anaiak hirugerren leküan sailkatü dira. Irabazte istorikoa da aurtenkoa düdarik gabe, orai artino nihork ere ez beitzüan lau aldiz segidan irabazi. Dagün urtean, Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketak 60. urte bürüa ospatüko dü. Nola bizitü düen lasterketa erraiten deiküe Pier Pol eta Louis Drondek, eta Jean bernard Pinque antolazaileak:
Pier Pol Dronde:


Louis Dronde:

Jean Bernard Pinque:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan