Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ikastolak 50 urte !!!!
Emankizüna



Xibero telebistaren azken edizionea elki berri da beren internet webgünean. Ber zoinian 100 000 bijitariak gainditü dütü web güne honek, erakustez arrakasta handia düala telebista berri honek.
Laugerren aldikoz segidan irabazi düe Dronde aita-semeek Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa. Aste ondar güzian jaun eta jabe izan dira, eta minüta bat eta 28 segundako abantzüarekin ürrentü düe Manu Castanen aitzinean. Urrutia anaiak hirugerren leküan sailkatü dira. Irabazte istorikoa da aurtenkoa düdarik gabe, orai artino nihork ere ez beitzüan lau aldiz segidan irabazi. Dagün urtean, Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketak 60. urte bürüa ospatüko dü. Nola bizitü düen lasterketa erraiten deiküe Pier Pol eta Louis Drondek, eta Jean bernard Pinque antolazaileak:

Guillaume Epherre Altzürüküko semearen sortzearen mendeburukari omenaldia antolatzen dü igante hontan Euskalzaleen Biltzarrak Altzürükün. Apez eta kalonjea izan zen, idazle ere bai, Elizako geietan haboroenik. Eüskalzain ere izan zen 1958an, Aita Pierre Lhande zenaren ondotik eta Jean Louis Davant aitzin. Euskalzaleen Biltzarrako bürüzagietarik izan zen lüzaz. Igantean Altzürükün, meza emanen dü 10etan Jeannot Etxetok, 11.30etan Jean Louis Davant eta Piarres Aintziarten mintzaldiak entzüten ahalko dira omenaldian, oroitarriaren pausatzea eginen da eta karia hortara Euskalzaleen Biltzarrak eginik « Guillaume Epherre » libürüa plazaratüko da. Ondotik bazkaria herriko jatetxean.


