XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Ezker-esküin : André Saint-Esteben bikario nagusia, Ttotte Saldubehere eta Marc Aillet, Baionako apezküpüaAitasaintü berriaren ildotik doa Baionan düala güti apezküpü izendatürik izan den Marc Aillet. Diosesa edo gotzaiherria ezagütü nahian, Marc Aillet Xiberoan da egün eta igantea arte heben gainti ebiliko da. Agerraldi horren aipatzeko Basabürüko parropiaren apezarengana, Ttotte Saldubeherengana joan ginen aste hatsarrean, eta ondotik Marc Aillet bera ikusi dügü.
Hasteko, bere aurkezpen gisa, galtegin deiogü Eliza katolikoaren zoin sentsibilitatetan ikusten düan bere bürüa. Entzün Marc Aillet :


Aitasaintüaren ildotik doanez geroz, ele hanitx piztü dütüan eztabaida batetaz bere iritzia nahi izan dügü ezagütü, preserbatiboaren baliatzeaz horra zer dion, bereziki Afrika delarik aipagei :

Ondotik, Donostiako apezküpüaren erranetaz ihardokitze bat galtegin deiogü. José Ignacio Munillak hala erran züan Haitiko lürrikaratik landa : "gure gabezia espiritüala" Haitiko sarraskia "beno gaitz handiagoa da". Entzün Marc Ailleten ihardokitzea :

Azkenik, Basabürüko oraiko apezak, dagün arramaiatzean Basabürüko parropiatik joan gei dü eta nahi zükean bere ordariaren izena ezagütü egün horietan. Baionako apezküpüaren erranetan orano goiz da izen baten emaiteko, bena erran deigünaz eüskaldün izatearena, kontüan hartüko düan parametroa da.
Entzün Marc Aillet :

Bestalde, lehen irakurgei zen artikülüan bezala, entzüngei düzüe Marc Aillet heltü gabe Lolek Ttotte Saldubeheri egin alkarrizketa :

Heben izanen den egünetan, Marc Ailletek meza zonbait emanen dütü. Ostiralean, barantailaren 26an arrestiriko 6etan Montorin eta neskenegünean (27) arrestiriko 6etan Irurin.

ZuArgazkia : arian hari kolektiboantz optiko edo hari bidez internet lasterra heltzen ez den güneetara, wimax bidez (ühin bidez wifia bezala) helaraztea deliberatü züan kontseilü orokorrak. Herritarrengana informaziorik helarazi gabe hasi ziren wimax antenak ezarten ezker esküin. Sakolako telefonoekin bezala, eta wifi haririk gabeko internet hedatzailearekin bezala, herritar zonbait arrenküratzen dütü sistema horrek, osagarrian ükeiten ahal lütüzküan ondoramenengatik. Xiberoan, botzak altxatü ziren Mitikilen lehenik, Lakarrin ondotik... eta bazter güzietan kolektiboak sortü ziren azkenik. Orai, güzien arteko alkarlana hasi nahi lüküe. Ibilbide horren hatsarrea izan da iragan neskenegünean Maulen antolatü bilküra. Eüskal Herritik ez ziren nahi bezainbeste talde agertü, Biarnotik berriz talde andana bat. Dena den, beste bilküra bat eginen da barantailaren 13an Mauleko zerbütxü günean.
Entzün Pierre Etxeberri, Xiberoko kolektiboko kidea :


Informazio haboro heben klikatzez (Arian hari kolektiboa)

Ezkerrean Emma Bellosq eta Laurentx Uhart bere ondoanDüala hilabete iraganik, Garindaineko trinketean eta karrikako ostatüan, bikote gazte batek egiten deie batzarri sartzen direner. Trinketa eramaiten düe alde batetik, han egiten diren mus eta pelota lehiaketak antolatzez eta joanaraztez. Bestalde, ostalaritzan ere ari dira, bai gaineko eta bai trinketeko ostatüetan. Trinketean janaria ere prestatzen düe. Laurentx Uhart eta Emma Bellocqen ezagütza egitera joan gira.
Entzün Laurentx Uhart, Lolen mikroan :




Mündü mailan ospatzen direnez geroz, Grandeur Nature alkarteak lekükoa hartü dü güne hezeen egünaldiek oihartzüna üken dezen Xiberoan ere. Güne hezeak deitzen dira besteak beste zohinkaztegiak (tourbières) eta zümatzeak dütüen güneak. Horien ezagützeko parada izanen da neskenegün hontan (urtarrilaren 30) eta dagün asteazkenean (barantailaren 3). Lehen hitzordüa, neskenegünean, arrestiriko 2.30etan emanik zaizüe Onize Gaineko zübian. Bigerren hitzordüa ber leküan dateke, bena 7 eta 12 urte artekoentako.
Güne hezeak zer diren, halere, aitzinetik jakiten ahal düzüe Grandeur Nature alkarteko Synthia Olasque behatzez :

Secours Populaire Français eta Liberté kasetak bat egin düe Haitiko lürrikararen ondoramener aitzin egiten lagüntzeko. Secours Populaire egitürak ontsa ezagützen dü Karibeko lürralde hori, 1980az geroz izan diren ezbeharren ondotik ere han beitzen lagüngoa eskeintzeko. Üduri lüke beraz egitürak badakiala nola behar den bildürik eta bildüko den sosa baliatü. Segürtatü deigüe bildü sosa Dominikar errepüblikalat igorriko düela, behar diren gaüzak han berean erosirik izan ditean. Hortaz gain, epe lüzeko lagüntza segürtatü nahi lüküe Haitin. Lehentarzünak oihal-etxeak, janaria eta sendageiak izanen dira.
Sos lagüntzak Liberté kasetak Victor Hugo karrikan düan egoitzan egiten ahal dira, edo postaz igortez ondoko helbidealat : Liberté kaseta, 32, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Entzün Secours Populaireko kide bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan