XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

1953an Lyonetik jin harpe-ikerzale talde batek züan atzaman San Martiko harriaren pean den leize handi hori. Atzamanik izan zenetik, xede bat beno haboro asmatürik izan zen. Horietarik bata 2006an gaüzatü züan SHEM egitürak, La Vernako hurrarekin elektrizitatea ekoiztez. Bena holako leize batek lüküan interes turistikoaz ere laster jabetü ziren leküko agintariak. Gogoan dügü orano trein bat gei züela sarrarazi mendian barna...
Oraiko xedea, Santa Grazi, Aramitze eta Eretako herriko etxean sortü SIVUak dü eraman, eta aitzinekoan beno aitzin-kontü errealistagoa da. Halere, 900 000 euro beharko dira 2010ean La Verna turister zabaltzeko. Lanak abentü hatsarrean hasiko dira, 2010eko arramaiatzan ürrentzeko, nahi bezala joaiten bada.
Entzün Albert Aguiar, Santa Graziko aüzapeza :


Lolen ahotik entzün La Vernaren historia :

La Verna hobeki ezagützeko horra bi lotüra :
Blog hau edo beste hau

 

Bil ta Garbi sindikatak ADEME (Agence de l'Environnement et de la Maîtrise d'Energie) egitürarekin bost urteko kontratü bat izenpetüko dü astelehenean (azaroaren 23). Kontratüa ürrentzean, helbürüa litzateke oraiko ondarkin kopürüa %7az ttipiaraztea. Horren kausitzeko, Bil ta Garbik orai artino egin lana jarraikiko dü eskoletan, saltegietan edo plazetan, bena ahal haboroekin (ADEME egitürak 270 000 euro artino emaiten ahal lüke bost urte horietan). Kontratüa erran bezala astelehenean izenpetüko da, bena aitzin-aurkezpena Saliesen egin dü Dominique Bosqek (Bil ta Garbiko ordezkari gisa), Salieseko eta Nabarrenkoxeko haütetsiekin batean (argazkia).
Amiñi bat kilikatü nahi izan dügü Dominique Bosq, galtatzez Bil ta Garbik egiten düan lana ez ote zenez funtsean Terre Vertek proposatzen düanarekin ontsa joaiten ahal (ikus artikülüa heben klikatzez). Entzün arrapostüa :

Jakin berri dügü mahainüngürüa gibeltürik izan dela. Ez dakigü orano noiz datekean...
Badakizüe düala aste zonbait ELBko kide bat epaitürik izan zela ADN emaitea ez honartzeagatik. Zigortürik izan zen audela, eta bada jente hanitx arrenküra handiak ikusten dütüana gei honen üngürüan. Mahainüngürüan parte hartüko düan Marie-Claire Leurgorri, ELBko kidea, irratilat jinarazi dügü horren aipatzeko. Lehen-lehenik, epaiketa hobeki esplikatü deikü.
Entzün Marie-Claire Leurgorri :


Hortaz gain, galtegin deiogü argitzea xüxen, jadanik argi ez balitz, ADN emaiteak zer arrenküra sortzen ahal düan, bereziki sozial mugimentüentako.
Entzün Marie-Claire Leurgorri :


APLI alkarteak lanean jarraikitzen dü behi eznearen prezio hobeago baten kausitzeko. Greba ützirik, beste gisako ekintzak egiten ari dira, eta aste hontan egin düena eznetegien filtratzea izan da. Erran nahi beita eznetegien sargian egon direla heltzen eta joaiten ziren kamioen kontrolatzeko. Gisa hortan düe jakin ahal izan, nahiz gaznategietan kontrakoa erran, beren eltxalteetan bildü eznea hola-hola igorririk zela beste herrietarat, bena prezio goragoan saldürik izateko.
Entzün Xabi Hastaran, APLIko kidea :


Hortaz gain, azken denboretan, behi ezne ekoizle zonbaitek kontratü proposamenak üken dütüe gaznategien partetik. Bena üdüri lüke laborarien egoera txarraz baliatzen direla prezio apaletan erosteko ekoiztü eznea.
Entzün Xabi Hastaran :

Xiberoko saretegietan atzaman ürzoen kontaketa berria. Azken egünetan, ez da lüma urdin bat ere agertü :

Oskaxe : 1194 ürzo
Gatagorena : 139 ürzo
Naphal :
690 ürzo

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan