XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Eusko ikaskuntzako barkoxtarra zentü da

Jean-Michel Larrasquet, ünibersitalaria eta eusko ikaskuntzako kidea zentü da 67 urtetan eritarzün larri batek eramanik. Bere etxekoak xiberotarrak ziren, aita Barkoxtarra eta Parisen sortü zen ; bena betidanik Eüskal Herriari etxekirik zen eta funtsean ikasketak egin ondoan Eüskal Herrian lan egin züan. Ipar euskal herriko ünibersitate azkar baten alde, hegoaldekoekin harremanak indartzea edo ere ekonomia sailan, tai gabe lan egin dü. Barkoxeekin lotüra azkar bat beti etxeki dü eta herri ttipien geroaz, Eüskal Herri osoko ordezkariekin antolatü züan foro bat düala urtea! Igaran urtean alkarrizketatü günüan :

Patrick Queheille "Kanpo" :

Elkarretaratze bat bada bere omenez bihar 6 orenetan Baionako Amestoya etxean, Benjamin Gomez etorbidean
Bada jadanik bi urte ondarkinen biltzeko sistema kanbiatü dela

Xiberotarren zenzibilizatzea eta bakotxak bere ardüra har dezan ondarkinen behezketa ekarri dü alde batetik. Zikin ontzien pakaztea butillaka zen xedea hatsarre batetan. Ez bada orano etxit plantan pakatze sistema, xiberotarrek ontsa kunprenitü düe ez züela leheneko gisan jarraikitzen ahal. Zenbaki batek horik oro argitzen dütü : Lehen 3000 tona biltzen zen orai 1 000 tonaz gütitü da. Haatik güneka orano errespetü eskaza salatzen düe aüzapez zonbaitek. Michel Iratcabal ondarkinetaz ardüratzen da :

Maite Echeverria ozazeko aüzapeza :

Bürki xaparen sasu betean gira

Olurra izeneko entrepresak düala 3 urte abiatü dü bürki zuhainen xapa biltketa. Butilla bat et’erdi edo hiru butillakoa proposatzen deizüe bedatse abiatze hontan, korpitzaren xahatzeko eta indartzeko errekeitü edo « curre » gisa. Urte oroz bürki xaparen galtoa emendatzen da eta olurra enpresak jadanik hiru langile badütü sasozko aktibitate honen joanarazteko. « Biologiko » eta « nature et progres » labelak badütü Olurra enpresak bere zuhainez errespetuz egiten den lanari esker. Arralantatzeak egiten dira besteak beste zuhainen geroaren segürtatzeko. Bertrand D'hulst :

Antonita Parot-eri azken agurra egin zaio

Atzo Antonita Paroten errautsak Altzürükün ehortziak izan dira. 60 bat lagünez goiti bildürik ziren berari azken agurraren egitera, barne bere arra haur, Ursua eta Jon bere haurrak, bat falta zelarik, Unai, honek ez düalakoz bere amari azken agurraren egiteko baimenik üken Espainiarren ganik. Amaren bizia ohitarazi eta, Unai eta Jonen egoeraz ere hitz egin da zerremoniatik landa. Jon presenta balin bazen ere, ohartarazi düe 5. aldikoz ükatürik izan zaiola baldintza peko askatarzüna, eta Unai bere Anai, ezin dela ez eta agertü ahal izan ehortzetara, nahiz legeak permetitü. Bada orai 29 urte Jon eta Unai Parot preso direla, Xistor Haramburu et Jakes Esnal diren bezala. Lau hauen alde Bagoazek apirila honen 14an, mobilizazioneak antolatüko dütü Baiona eta Donibane Lohitzünen artean. EH Bildu-ko Xabi Larralde :

Johañe Carricaburu "Lapistoi" Altzürüküko aüzapeza :

Barkoxeko kültür alkartean dena ontsa doa!

Barkoxeko Etxahun alkarteak bilan ezinago hon bat egin du aitzineko urteaz. Orit gira zer arrakasta üken züan Dantz’haka ikusgarriak, eta sail oroetan arras baikor elki dira hortarik. Audela horrek gazteak motibatü dütü aitzina jarraikitzeko. Hortako dagün urteetan maskarada eta pastorala emaitea aipatzen hasirik dira. Ageriko zer urtetan emanen dütüen eta nola, jakitez errugbilariak parte hartzeko eginahalak egiteko gogoa düela. Bestalde dantza erakasteko ere gazte berrielibat hasiko dira, ostiral oroz gazteagokoer erakasteko. Patrick Queheille "Kanpo" :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan