XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Bortüak badütü bere legeak !

Hori oritarazten dü departamentüko kontseilüak « Ma rando 64 » programarekilan. Azken urteetan üsü entzün da arrenküra bazela batez ere jente zonbait ez beitziren material egokiarekilan joaiten eta artaldeer ez beitzüen kasü emaiten.

Honi aurre egiteko bortüko gida profesionaler dei egin dü departamentüak. Üdotan ebiltarien gana hüilantzen dira Ipar eüskal herrietako bortüetan aholkü emaiteko, izan Iratin ala Larrun-en.

Emaiten diren aholküetan : txakürrak estekirik atxik, oski honak jar, araua ontsa so egin partitü gabe, kirol mailaren araberako xendak har. Ohitarazirik da bakotxaren gain dela bortüan kasü emaitea eta gure bazterrak, lan tresna gisa baliatzen direnak, errespetatzea.

Iratirat hüilantu gira programan parte hartzen düan Pipas-en ikustera :

 

 

Previous Next

Urte hatsarre hontan eraikuntzan mesüra berriak  sartü dira

8-10 urte oroz bezala, lege horiek berritü dira

Orai artino eraikin berri baten egiteko estudio termiko bat egin behar balin bazen, RE2020arekilan « analyse de cycle de vie » bat egin behar da ere bai.

Horrek erran nahi du, eraikitzeko behar den materialaren « pezüa » üngüramenarentako soeginen dela.

Erabiltenen den betua, etxeko borta edo isolazione  zonbait karbono gaxtatzen düan mesüratüko da.

Maider Larrory "ametxeco" termikan jakintsü den enpresako bürüa da eta kanbiamen horietaz xehetarzünak eman deizkü:

Previous Next

Kozadürarengatik Ipar Eüskal herriko erreken erdiak ez dira kalitate honekoak !

Allande Errezarret-ek, hurraren kozadüra aipatzen deikü :

Ühaitza berriz ere gora

Bortüetan ebite azkarrengatik eta elürraren hurtzearekin iganteaz geroz ühaitza lazgarriki goratü da. Hur gaintitzen alerta gorrian gira.

Atharratzen, igan abentüaren 9 ko ebite azkarrekin jadanik desgastak izan ziren. Aldi hontan, ühaitza hein bat apalago bada ere,  hüillantik zaintzen düe, partikülarzki Gamette izeneko eihera. Hau hausten bada, erreka alde peko etxetan hurra gaintitüko beitzeie.

Bortütik horra den hurrarengatik ühaitza gora balin bada, ebi ahina da ibarretan, hartako erreka ttipiak ez dira bereziki igan.

Maite Pitrau Atarrratzeko aüzapeza : 

Previous Next

BIZI alkartekoek ekintza bat antolatü düe Mauleko Kolejioko zübüaren gañean.

Bizikleta bidea pintratu düe bi zentzüetako oto ebilbideen sortzearen eta pirripita ebilbideen desagertzearen salatzeko;

alkarteko Allande Errezarret:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan