XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Mathilde Betachet liginagarrak bere argazki eta grafismo enpresa sortü dü.

Besteentako lan egin ondotik bere kontü instalatzea deliberatü dü. Heltübada jadanik bere argazkiak ikusi dütützüe Maulen eta Atarratzen, sasuetaz eta Indian eginiko bidajeaz erakusketak egin beitzütüan.

Orai ezkontzentako, enpresentako, familientako eta beste okasionentako argazki egitea proposatzen dü bai eta enpresentako grafismo lanak, izan logo edo afitxak sortüz adibidez.

Bere lanaz mintzatü gira Mathilde Betachet-ekilan :

Interesatürik balin bazide deitzen ahal düzüe 06 78 65 07 42 edo idazten Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat.

Eraikuntzak betuzko urte bat egin dü!

Eraikuntza mündüa osagarri hunean da !

Departamentüko eraikuntza federazioneak urtearen bilan baikor bat egin dü.

Enpresa handi eta ttipietako 700 ofiziale biltzen dütü federazioneak.

Arrenkürak beti berxeak egon dira, hala nula zur eta burduinaren prezioaren goratze azkarra, langileriaren atzamaiteko arrenkürak eta kovidak ekarri dütüan epantxüak.

Urtearen bilana egiten deikü Jean Jacques Etxeberri Llargok: 

Previous Next

Aroa alte, osagarri baimen edo agiririk ez galtatürik, jentea saldoan hüllantzeko oro alte züen, baita jenteen gogoa ere bai!!

Joan gira saltzaile, espartin langile eta nausiengana:

Previous Next

üztailan kanpotiar oso güti agertü bada Xiberoan, agorrilan haboroxek agertü dira !

Denbora ederrarekin batean bakantzatiarrek Xiberoko bidea hartü badüe, ez da haatik hürrüntik iragan urtean bezain beste jente izan.

Santa Graziko Ibarra Camping-eko Pierra Errezarretek nolako üda igan düen erraiten deikü:

Previous Next

Mügen zerratzeari lotzen ahal bazeio, aro gaixtoak ere esplikatzen ahal lüke apaltze hori. Hortaz gain Xiberoko 2 güne turistikoenetako bata den kakuetako arrollak zerratürik izateak jente gütiago erakarrarazi dü.

Atharratzeko Turisma bülegoko Majilou Garricoix-ek hortaz berriak emaiten deizkü: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan