XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

ürzoak gora Antxerak gora !

Kabana eta lepo zonbaiten ükeiteko bataillan erauntsi düe ihizlariak neskenegün goizan Xiberoko sindikataren antxeretan !

250 bat pertsona bildü dira Ligiko herriko gelan dagün 3 urteentako kabana eta lepoen alokaidatzeko.

Igan urtetan prezioak üsü behera juiten balin baziren, aurtenko antxereetaz kontent agertü dira Xiberoko sindikatekoak.

Kabanen prezioak berdintsü egon balin badira, 3 lepoek gaitzeko arrakasta üken düe Ahüzki aldean : Andoxe, Bürdinolatze eta Zünphüdia. Sos sartzea lepoentako guti gora beherea %34ez goratü dira.

Halere kabana eta lepo franko ez dira orano hartürik izan. Arramaiatzaren 28a arte badüe interesatürik direnek proposamen bat egiteko gütün bidez Xiberoko sindikatari. Proposamena apalegi bada sindikatak ahal dü proposamena ez honhartü.

 

Jacques Barreix: 

Previous Next

Urte hatsarre hontan hasirik, baita arrakasta ükenik, Audrey Morais xiberoan plantatü da patizier/arroskilla edo deserta egile gisa.

Internet bidez baizik ez da ari, nolaz ote?

zentako hortan abiatü den eta beste jakiteko,klik:

Manatzeko edo twiter edo https://www.facebook.com/cocopralinee

 

Previous Next

Düala 20 urte sortü den Azia alkartearen biltzar nausia bazen igaran ostiralean. Beste alkarte hanitxetan bezala urte gaitza izan da krisi honengatik.

Lan administratiboak jarraiki badütüe, ez züen ekitaldirik antolatzeko ahalik üken eta harreman sozial hori mentstü zaie. Halere  jarraiki düe heien Xiberoko ofizioen gida osatzen, bai idatziz bena ere bideoen bidez, hortan formatü beitira Kanaldude-ekilan. Xiberoko kolejio orotan igaran dira ere heben atzamaiten düen lanbideen presentatzeko.

Arramaiatzan inkesta bat eraman gei düe interneten bidez hebenko gazteen beharren ikusteko eta honen arabera elkaldi bat antolatü gei düe üda hontan.

Laure Etcheberriborde alkarteko langilea eta Maider Hoqui alkarteko bülegoko kideak bildüma egiten deiküe :

Previous Next

Enpresa batetan lan egiten düan langile bakotxak formakuntza kontü bat sosez betatzen dü. Ondotik baliatzen ahal dü nahi düan formakuntza egiteko.

Lehen DIFa deitzen zena 2015an CPF (compte personnel de formation) izena hartü dü.

Langileek DIF denboran bildü zütüen sos zamak ez dira automatikoki CPF kontüan ezarririk izan.

Lagüntza horien ez galtzeko "moncompteformation.gouv.fr" webgünean sartü behar dira, arramaitza ürrentzea gabe.

« Etche formation »-eko Alain Etcheverry eta Nicolas Etxart-ek xehetarzünak eman deizküe :

Jakin arramaiatzaren 16an ikastaro bat proposatzen düela CPF horien üngürüan, Sohütan.

Previous Next

Egun handia izan da asteazkena terazadün ostatü eta jatetxentako. Arrazabaltzeko dreta beitziren, 7 hilabetez osoki zerratürik egon ondotik . Denbora ejerrarekin jente ikusi da karriketan eguerdi eta 2en artean. Beñat Queheille Europe ostatuaren eramailearengana joan gira :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan