XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko poloko bilküra uste beno jendetsüago

30 bat jente bildü dira Xiberoko poloko bilküra denboran barda.

Urdinarbeko salan antolatürik zen poloko bilküra.

Salaren aitzinean « agerriako lagünak » sortü berri den kolektiboak berriz ere salatü dü Mauleko agerria Euskal alkargoaren eskü izan dadin.

Euskal alkargoak agerriaren erosteko deliberoa hartu zuala hautetsiek informazioneak uken gabe salatu due.

Haütetsier beren argümentoak paperez eman dütüe bena ez dira sartü ahal izan poloko bilküran.

Egün justokin xiberoko poloak komunikatü behar lüke agerriaren erosteko delibero hortaz.

Han ziren manifestalrien oharrak bildü dütügü:

Indüstriaren egüna da asteazkenean Xiberoan

Indüstriaren egüna da asteazkenean

1OOO enplegü, 40 enpresa eta lngileriaren 100ko 22a !!

Indüstriak lekü azkarra badü Xiberoan.

Hartakoz, indüstriaren egüna antolatzen dü « ODACE » enpresa bürüen alkarteak

Enpresa bijitak bena ere Mauleko Agerrian mintzaldi eztabada bat transizione ekologikoaz izanen da ere parada hortan.

Xehetarzünak ODACE alkarteko bürüa Mathieu Pourriou eta Babeth Elizondo langilearekin:

Previous Next

Eüskal moneta, leküko europako moneta indartsüena milaka erabiltzale, 3 milio euskorekin eta 1.300 lankiarekin da.

Bena lankia, saltegi edo ofiziale haborok egarteko kanpaina berri bat abiatü düe "noren aldi?" lemapean.

Hortaz gain euskoaren ekarpenak eta Xiberoko egoeraren berri emaiten deikü Amandine Artano Garmendia langileak:

Neskenegün hontan Mauleko merkatüan dirate goizanko 9.30tarik 12tara.

Previous Next

Maider Heguiaphal Hokigesarengana joan zaio Revlon marka famatüa.

Hola bere bilo mozte lankia joanarazteaz gain, formatzaile bilakatüko da.

Bestalde bere lankiako webgünearentako ".eus" domeinüaren alte egitez, eüskara eta EH beste herrien pareko jarteko deliberoaz eta bestetaz ari zaikü:

Maider Heguiaphal:

Bere webgünealat joaiteko: https://maider.eus/

Facebook'entako: https://www.facebook.com/Maider-Artisan-Coiffeur-Barbier-1592101494444104/

 

 

 

PNRaren xarta dagün urtean eginen da

PNR Esküaldeko parkeaz mintzatzeko bilküra eztabaidatsüa izan da !

 20 bat jende bildü dira Mauleko zerbütxü güneko IRATI gelan iragan neskenegünean, PNR eraiki nahi den park natüralaz mintzatzeko.

Eüskal mendiaz axolatzen den Andde Sainte Marie esküaldeko kontseilariak züan bilküra hori animatzen.

Sortü nahi den park natüralaren eremüak 111 herri honkitzen dütü, Santa Grazi mendi aldetik, Biriatuko kostaldealat.

Larrañeko auzapeza den Jean-Dominique Iriartek esküaldeko parkaren abiapüntüa lejitimitate/zilegitarzün mentsez ikusten dü.

PNR eremüko herriak edo herritarrak hatsarretik hitzartü behar zirela azpimarratü dü, herri alkargoako ordezkariak direlarik gidantzako parte hartzaileak izan.

Andde Sainte Marie kontseilariak PNR esküaldeko parke horren xarta/legedia eta gobernantza dagün urtetik goiti erabakiko dela jakinarazi dü. Demokrazia parte hartzaile baten bidez eginen delarik.

 

Amaia Patalagoityk bilküra jarraiki dü: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan