XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

EBL Mauleko enpresa, berrikuntza eta ikerketa sailan egiten düan indarrentako, sari bat erabazi dü. "Galtza berde" odi berezia da, plastika eta poliester ekeiaz eginik, hur zikinen sanoamentüan baliatürik da. EBL, indüstriako beste enpresa hanitx beazla, memento txarra igaraiten ari da. Epe llabürreko helbürüa dü bere 18 langileen etxekitzea. Hartarako, kanpoan erosten züan ekoizpen bat, berak ekoiztüko dü 2013an. Kontratü honak izenpetü dütü jadanik eta ikertzea jarraikitzen dü, merkatüaren behar berrier ihardesteko gisan.

Entzün Xabi Thicoipe EBLko langilea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xendak alkarteak Chantal Faget berezilaria kümitatzen dü, banka, kredito ezberdinak, bankoen joka molde, kredit txartel ezberdinez hitz egitera eta hor izanen den jenteen galtoer arropostü emaitera. Bilküra hau abentüaren 3an arrestiko 14.00tan igaranen da Mauleko zerbütxü güneko Irati gelan.

Entzün Stéphanie Nisseron Xenda alkarteko animazalea : 


Soinüarentelekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Chantal Faget Caisse d'Epargne "Finances et Pédagogie" alkartekoa : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nola egin ez delarik arraharzalerik enpresa batetan ? Jean Camus, Bildozeko maiastürak, elkibidea ediren dü eta ez da hürrün joan bere segidaren atzamaiteko. Norek bere langileak beno hobeki ezagützen dü bere enpresa eta maiastürgoa ? Battitta Achigar Zihigar gaztea hasi da lanean Ezpeizeko maiastürekin düala 8 urte. Erran gabe doa, bere nausiak arrunt hari pensatü düala, ikusi düalarik bere erretreta hüilantzen. Battitta ez bazen gogozkatü bere kuntüan jartea, jakin düalarik nausi bere enpresa zeditzen züala (tresnak saldüz eta ateliera alokaidatzez) bere ikusmoldea arraikusi dü.

Entzün Battitta Achigar, Jean Camus maiastür enpresaren arraharzalea : 

Elür eskasaz San Martiko harria eta Gouretteko lerragüneak ez dira azaro ürrentzean zabaltüko. 30 zentimetra elür erori da aste hontan bena ez da aski segürtamenik skian hartzeko baldintza honetan. Hortarakoz zabaltzearen gibelaraztea deliberatü düe lerragüne horietako ardüradünek. Esperantxa düe aste hontan elür eginen düala dagün abentü 8 ta 9an zabaltzeko gisan.

Entzün René Erreçaret San Marti lerragüneko komünikazio ardüradüna :


Soinüa telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Botingoak Iratin egiten dütüan lanak ürrentzekotan dira. Etxolen arraberritze lanak ürrentürik dira jadanik eta batzarri güne berria azaroa erdisüko ürrentürik date. Beraz, negüko sasuaren hasteko oro prest izanen da. Audela, Iratiko ostatüko joanarazle berriak haütatürik izan dira. Eiheralarreko hiru gazte lanean hasiko dira abentü hatsarrean.

Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako züzendaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan